Azkenekoak
Bilgune Feministak Emakumeok Plazara proiektua aurkeztuko du bihar PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Emakumeok Plazara kartela
Bilgune Feministak
bihar aurkeztuko du Emakumeok Plazara proiektua eta haren webgune berria. Egitasmoaren helburu nagusiak emakume sortzaileei espazioa eskaintzea da, batetik, eta bestetik bilaketa errazak egiteko tresna eskuragarria eskaintzea. Proiektuaren jendaurreko aurkezpena Donostiako Dokan izango da bihar, ekainak 10, 19:30etan. Hona Bilguneko lagunek horren harira bidalitako oharra:

Urte askotan emakumeok oztopo ugari izan ditugu kultur eremuan parte hartzeko. Lanaldi bikoitzak edota guk egindako lanei garrantzia gutxiago eman izanak kultur arloan ere bigarren plano batera zokoratu gaitu. Egoera hau gainditzeko beste pauso txiki bat dugu proiektu hau: Emakumeok Plazara.

emakumeokplazara.org orriak aukera anitzak eskaintzen ditu. Kultur eremuan espazio ugaritan parte hartzen duten emakumeen (antzerkilariak, musikariak, ipuin kontalariak, margolariak, bertsolariak...) baliabide zerrenda izan nahi du. Honela, kultur eragile, festa batzorde, eta abarrek bertara jo ahal izango dute beraien egitarauak osatzeko. Talde eta norbanakoen deskribapen eta kontaktuak eskaintzeaz gain, erakusketa birtualak, agenda eta ikuspegi feministatik kulturari buruz sortutako dokumentuek ere bere espazioa dute.

Baina proiektu hau aurrera eramateko zure laguntza ere behar dugu. Emakumeak bertan apuntatzea guztiz beharrezkoa da zerrenda aberatsa izan dezagun. Horretarako, web orrian sartu eta apuntatzeko fitxa bete edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi besterik ez duzu egin behar. Bete beharreko baldintza bakarra emakumea izan edota apuntatu nahi duzun taldea mistoa izatea da. Ikuspegi feministatik burututako lanek ere badute lekua nahiz eta emakumeak ez izan.

Proiektuaren aurkezpena ekainaren 10ean arratsaldeko 19:30etan Donostiako Doka Kafe Antzokian izango da. Aurkezle bikain eta alai batek zuzenduko du arratseko emanaldi hau. Bertan, Ainbat talde arrasatearra eta Sorkun abeslaria izango ditugu gurekin. Azken honek era akustikoan antolatutako emanaldiarekin alaituko gaitu. Azkenik afari merienda goxo batekin itxiko dugu eguna.

 

 

 
Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza deialdia argitaratu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailbururodetzak joan den ostiralean kaleratu zuen aurtengo euskararentzako diru-laguntza deialdia. Uztailaren 5a arte dago epea laguntzak eskatzeko, alor hauetan:
  • Euskalgintzako proiektuak
  • Euskarazko hedabideak
  • IKT, Informazio eta Komunikazioaren Teknologietako proiektuak
  • LHT, edo lantokietan euskararen erabilera-planak sustatzekoak
  • EBPN, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitakoak

Besteak beste, Sustatu.com-en irakur daitekeenez, diru kopuruetan ez dago  gorabehera handirik iazko deialdiaren aldean: LHT bakarrik jaitsi da, eta EBPN pixka bat igo

  • Aurten 12.690.000 euro: Euskalgintza 1.339.000, Hedabideak 5.725.000, IKT 1.626.000, EBPN 1.800.000, LHT 2.200.000.
  • Iaz 13.100.000 euro: Euskalgintza 1.339.000, Hedabideak 5.725.000, IKT 1.626.000, EBPN 1.700.000, LHT 2.710.000.
Diru-laguntzen kudeaketa Topagunearen bidez egiten duzuen elkarteok egunotan jasoko duzue administrazio saileko lankideen deia eta/edo mezua. Gainontzekook, gogoratu uztailaren 5ean amaitzen dela eskaerak egiteko epea.
 
Milaka lagunek aldarrikatu dute euskaraz bizitzeko eskubidea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Iruñean antolatutako manifestazioan milaka lagunek parte hartu dute. Golem zinemetatik abiatu eta Gazteluko plazan amaitu da martxa. ‘Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea' aldarrikapenarekin bat egin dute milaka lagunek.

Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak irakurri zuen manifestazio amaieran Kontseiluaren aldarrikapena.

Iñaki Lasak, Kontseiluaren ildo politiko instituzionaleko arduradunak manifestazioaren amaieran azaldu zuenez, "Iruñean inoiz euskararen alde egin den manifestaziorik handiena izan da".

Balorazio oso ona egin du Kontseiluak egindako deialdiak izan duen erantzunaz. Manifestazioa ez dela ezeren amaiera aipatu du Lasak. "gaurko manifestazioa zerbaiten hasiera besterik ez da. Aurrera begira lan egiteko oinarriak jarri behar ditugu".

Informazioa hedabideetan:

Berria

Gara

Diario de Noticias

Nafarroan.com

Zuzeu.com

Diario de Navarra

ABC

Nabarreria.com

euskalherrian.info
 
Egunkaria libre PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Egunkaria absolbitua! (berria, 2010/02/12)

 

 

 
ZuTaGu sare sozial berria Elurneten eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Topagunearen sare azpiegitura -tartean webgune hau bera- daraman Elurnet informatika enpresak Zutagu sare sozial berria sortu du. Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte blog sinple bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria… Baina horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango dute eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte:bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak…


Sare soziala sortzeko Elgg software libreko plataforman hartu dute oinarri eta hau bera euskarara lokalizatu eta denon eskura jarri dute. Horrela nahi duenak bere sare sozial propioa sortu ahal izango du euskaraz Elgg tresna erabiliz.

Horretaz gain, nabarmenu nahi dugu tresna erabiltzeko ez dela zertan kontu berri bat sortu behar, Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera izango baitu.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 2 Zenbatetik 3
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing