Baranbioko BELAIKI, Laudioko BASALARRINA,Aiarako HOGEITALAU, Amurrioko ASPALTZAeta TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak,hainbat kultur arlotako formatu txiki eta kalitate handiko ikuskizunak biltzen dituen AIARALDEKO KULTUR ZIRKUITU bateratua antolatu dute; ikuskizunak, datak eta antolakuntzaren zenbait kontu koordinatuta.
Lau elkarteen etaTopagunearen beraren helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da,eta hori lortzeko, besteak beste, adin eta zaletasun ezberdinetako euskaldunak asetzeko moduko kultur jarduerak antolatzen dituzte bakoitza bere eremuan.Oraingo honetan, ordea,bata eta bestearen emanaldiak uztartuz, ekimen bateratua garatu dute, duela bost urtetik urtero egiten duten bezala.
Formatu txikiko baina kalitate handiko kultur ekitaldiak antolatu eta koordinatuz, hiru helburu zehatz ditu eskualdeko zirkuituak:
-Eskualdeko euskarazko kultur dinamika eta eskaintza aberastea.
-Euskaldunei euskarazko kultur sorkuntza ezagutaraztea eta haren inguruan harreman sarea aberasteko aukera ematea.
-Eskaintza bateratua eratuz, emanaldiak elkarren aberasgarri izan, erreferentzialtasuna lortu eta ikusezintasuna gainditzea.
Egitarauari dagokionez, hainbat kultur arlotako zazpi emanaldik osatuko dute zirkuitua. Ondoko hauek, hain zuzen ere:
Hedabideetan hobekuntza azterketak egiteko HEHOBA diru-laguntzak
Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzak HEHOBA diru-laguntza deialdia argitaratu du, euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egiten laguntzeko. Jarraian laburtu dizkizuet deialdiaren ezaugarri nagusiak, interesgarriak izan daitezkeelakoan.
Gehienez ere SEI egitasmo lagunduko ditu Jaurlaritzak, tokiko hedabideen inguruko lau eta bestelakoen inguruko bi.
Hobekuntza-azterketa horiek, gutxienez, honako alderdi hauetakoren bat izan behar dute aztergai: a) Hedabidearen planteamendua digitalizazioaren inguruan. b) Hedabideari zuzenduriko hobekuntza-proposamenak identifikatzea. c) Hedabideari buruzko hausnarketa estrategikoa. d) Hedabideari buruzko lan-ildo berrien potentzialitatea eta egingarritasuna lantzea. e) Hedabidearen posizionamenduaren eta hartzaile potentzialarekiko harremanaren diagnosia egitea. f) Hedabidearen merkatuari dagokion azterketa. g) Hedabidearen finantzaketa propioa hazteko proposamena lantzea.
Egitasmo bakoitzeko gehienezko laguntza 15.000 eurokoa izango da.
Laguntza jaso ahal izateko, egitasmoek %20ko autofinantzazioa izan behar dute.
Aurreko deialdian lagundutako egitasmoak ezin dira berriz ere aurkeztu.
Lagunduko diren gastuak bi izango dira soilik:
Azterketa egin behar duen kanpoko enpresa edo erakundearen faktura (azterketa norberak egitea ez du balio beraz)
Erakunde horrekiko koordinazio lanetan jartzen den lagunaren soldataren %10
Eskabideak aurkezteko epea IRAILAREN 29an amaituko da.
Dakizuenez, aurreko urteotan deialdi hau aprobetxatu dugu hainbat hedabide bazkideren audientzia ikerketak egiteko, oso emaitza positiboekin, eta honezkero badugu horrelakoak egiteko dinamika nahiko zehaztuta. Ez da aukera bakarra, noski; bideragarritasun planak eta horrelakoak ere egin izan ditugu horren baitan. Buruan baduzue horrelako zerbait egitea, edo interesgarria izan litekeela iruditzen bazaizue, lehenbailehen jakinarazi, mesedez.
'Ikasturte' gogorra izan dugu inondik ere: makina bat bilera, konta ezin ahala egitasmo berri (eta zahar!), hamaika ideia berri, beste horrenbeste aurrekontu murrizketa... Argi baino argiago geratu da, Kongresuan esan genuen bezala, Euskara Elkarteona mugimendua dela, zentzurik zabalenean!
Ondo irabazita ditugu beraz oporrak, eta horixe aprobetxatuko ditugula, ezta? Udazkena ere ez dator samurra eta pilak ondo kargatu beharko dira!
Federazioko lankideongandik zerbait behar izanez gero, abuztuko lehen eta azken asteetan batzuk lanean izango gara Abadiñoko bulegoan, baina makina osoa irailean jarriko da martxan %100ean.
Bien bitartean, jarraitu KAMERATOIAn parte hartu zuten lagun hauen aholkuari eta, udan behintzat, txitxipi ibili! ;-)
Erabaki zaila izan da, baina zazpigarren Kameratoiak ere baditu irabazleak.
]
Vanessa Fernandezek, Iban del Campok eta Hibai Castrok osatutako epaimahaiak hiru lan hauek aukeratu ditu aurtengo sariak eramateko... baina besteek ere ez dute meritu gutxi, e? Zorionak guztioi egin duzuen lanagatik, eta mila esker parte hartzeagatik!!!
1. SARIA
Egilea: Epalzaren alargunak
Izenburua:III (Hiru)
6’35”
Garazi eta Maddi urtegira joan dira lasai-lasai, arratsalde pasa. Batzuetan elkarrizketa surrealistak gidoirik gabekoak dira.
2. SARIA
Egilea: JR PRODUCCIONES
Izenburua: Abokalipsis nau
7’38”
Abokalipsisa heldu da! Bekatari guztiak zigortuak izango dira Jaungoikoaren esku. Zigortuak izango dira bost bokaletatik lau baztertzera.
3. SARIA
Egilea: EZ DOK 1, EZ DOK 3
Izenburua: Txiri-txiri, pitxin
6’00 Gaizka antropologoa, euskal gizartean aldaketa sakonak eragin dituen aisialdirako leku baten ikerketa egiten ari da.