|
Badator Spraikada, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa |
|
|
|
• Lehiaketaren bosgarren edizioa Erandion izango da, uztailaren 19an• Izena emateko epea ekainaren 27an amaituko da• Lehiaketaz gain, graffitiarekin lotutako bestelako ekimenak ere ekarriko ditu
Duela bost urte hasitako bideari jarraituz, aurtengoan Erandion egingo den Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa aurkeztu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Lehiaketa bosgarren ediziora iritsi izana “duen harrera eta indarraren seinale†dela esan du Topagunearen Gazte Saileko arduradunak, Sonia Perez Anguerak. Arrakasta hori ospatzeko, eta proiektuari osotasuna emateko, aldaketa nabariak izango dira aurten lehiaketaren planteamenduan.
Izena eta izana Lehenengo eta behin, izen propioa estreinatuko du aurten Euskal Herriko Graffiti Lehiaketak. Graffitiaren munduan mugitzen diren lagunen proposamenak eta iritziak jaso ostean, iazko lehiaketan parte hartu zuen Mikel Aldekogarai gazteak proposatutako Spraikada izena eramango du ekimenak aurrerantzean.
Izenarekin batera, irudi grafiko bateratua ere estreinatuko du Spraikadak. Atal grafikoa 2007ko lehiaketaren irabazlea izateaz gain, 2006koan ere sarietako bat jaso zuen Garikoitz Arregi berriztarraren esku utzi izan da. Antolatzaileen esanetan, artista gazteak “oso irudi argia sortu du, Spraikadaren mamia ere oso ondo islatzen duenaâ€.
Aldaketak, beraz, izenean, baina baita izanean ere. Aurtengo edizioan hasita, lehiaketa baino askoz gehiago izango da Spraikada: marka bera erabilita, graffitigintzan egiten den lana gizarteratzeko eta sustatzeko euskarri berriak lantzen ari da Topagunea, “eta aurki izango gara horien berri ere emateko moduanâ€.
Lehiaketa, uztailaren 19an Gaurko aurkezpenaren helburua, hala ere, graffiti lehiaketaren beraren berri ematea zen: Mendaro, Getxo, Tolosa eta Gernika-Lumotik pasatu ondoren, Erandion izango da aurten buruz burukoa, uztailaren 19an. Buruz burukoan, betiko moduan, hamar graffiti lehiatuko dira, 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak eskuratzeko.
Lehiaketan parte hartzeko, egin nahi den graffitiaren zirriborroa bidali behar da lehenengo eta behin, eta hori egiteko epea ekainaren 27ra arte dago zabalik. Jasotako lan guztien artean, hamar onenak aukeratuko dira, eta horiexek izango dira Erandioko hormetan islatuko direnak.
Parte hartzeko baldintzei dagokienez, gutxitxo dira, eta betetzen errazak: 16 urtetik gorako gaztea izatea, graffitiko testuak euskaraz egitea, zirriborroa epea amaitu aurretik bidaltzea eta, finalista suertatuz gero, aukeratutako zirriborroko graffitia antolakuntzak emandako sprayekin egitea. Hortik aurrera, estiloa, teknika eta gaiak libreak dira erabat.
Parte hartzeko interesa dutenek, dena den, euren herriko euskara elkartean zein interneten aurki ditzakete lehiaketaren oinarriak.
|
|
Euskal Herria Zuzenean jaialdira laguntzaile modura joan nahi duzu? |
|
|
|
- EHZ festibalaren XIII. edizioa Idauze-Mendin (Zuberoa) egingo da ekainaren 27, 28 eta 29an.
- Esperientzia berri bat eta jai giro aparta bizitzeko aukera ematen duen jaialdia da Euskal Herria Zuzenean.

Urtero modura EHZ festibala hiru egunez ospatuko da Idauze-Mendin, Zuberoan. Festibala musika jaialdi hutsa baino gehiago da; auzolanaren bidez, hainbat baloreren inguruan garatu den herri ekimena da eta, horregatik, Euskal Herriko hainbat talde eta erakundek parte hartzen dute. Euskal Herriko txoko guztietatik joandako gazteek ikusle edo laguntzaile modura aritzen dira EHZ festibalean. Topaguneak eta euskara elkarteek, aurtengoan ere, festibalean laguntzaile moduan parte hartzeko aukera zabaltzen diete gazteei. Parte hartu nahi duzu? Zure herriko euskara elkartera jo! Aurtengo jaialdia ekainaren 27, 28 eta 29an egingo da eta azkenengo urteotan modua, euskara elkarteetako kideak ere jaialdian izango gara laguntzaile gisa (iaz 60 laguntzailetik gora joan ziren euskara elkarteetatik). 17 urtetik gorakoa baldin bazara, laguntzeko gogoa baduzu eta jai giroan lagun berriak egin nahi badituzu, ezin duzu aukerarik galdu. - Laguntzaileok aisialdia eta fistibalaz gozatzea, laguntza ematearekin tartekatzen dugu. Asteburuko egonaldian lau lan txanda egingo ditugu: aparkalekua antolatu, txosnetan zerbitzari lanak egin, otorduetarako mahaiak jarri, zaborra bildu,... baina guztia giro onean!
- Lanean ez gaudenean, festibalaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu: kontzertuak, hitzaldiak, ikastaroak, dantza, musika,...
Baldintzak - Ekainaren 6an 17 urte beteta izatea
- 18 urte baino gutxiago baldin baduzu, gurasoen baimen agiria aurkeztu beharko duzu.
Gogoratu ekainaren 6a dela izena emateko azken eguna. Zalantzak argitzeko jar zaitez gurekin harremanetan ondoko telefono eta helbidean Amaia Alberdi 94.621.51.16 edo
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
|
|
Irakurri, Gozatu eta Oparitu berriro ere martxan |
|
|
|
• Helburu nagusia irakurzaletasuna sustatzea du egitasmoak• Herrietako Euskara Elkarteen eta udal liburutegien elkarlana sustatuko du• Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da
BILBO, 2008/04/22.- Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu du Bilbon. Egitasmoa, irakurketa sustatzeko asmoz sortu dena, Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker.
Iazko esperientzian eta balorazioetan oinarrituta, aldaketa batzuk izan dira egitasmoaren funtzionamenduan, prozedura errazte aldera. Ikus dezagun zeintzuk diren parte hartzeko egin beharrekoak:
1. IrakurriKanpainaren beraren izenak dioenez, irakurtzea da lehenengo pausua; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea da lehenengo urratsa. Kanpaina dirauen bitartean, euskarazko liburua hartzen duen bakoitzak orri-markatzaile bat jasoko du opari, ekimenean parte hartu zein ez. Horretarako, 25.000 markatzaile egin ditu antolakuntzak.
Zein liburu aukeratu ez dakitenentzat, adinaren arabera sailkatutako ehun liburu gomendatzen dituen zerrenda bat egongo da eskuragarri. Zerrenda hori iazkoan oinarrituta egin dugu, sei liburutegitako arduradunek proposatutako aldaketak eta eguneraketak eginez. Oraingoan ere, ehun liburuetatik 90 berberak izango dira leku guztietan, eta beste hamarrak aldatu egingo dira herri batetik bestera, tokian tokiko interesen arabera.
2. Gozatu Liburua irakurritakoan, liburutegiari bueltatu, noski, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun… Fitxa hori beteta, liburuzainak deskontu txartela emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
3. Oparitu Azken pausua, iaz bezalaxe, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, bihotzeko azukre koxkorrari… edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, %25eko deskontua izango dugu liburudendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, (%50ekoa Euskara Elkarteko kidea izanez gero).
Egitasmoaren helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea da, euskaraz irakurtzearen alde atsegina azpimarratu nahi izan dugu: euskararen erabilera gozagarria sustatu nahi du Topaguneak, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez.
Baina, bide batez, oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi ditu Topaguneak ekimen honen bidez: • Batetik, Euskara Elkarteetako bazkide diren euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea • Era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea • Azkenik, ekimen honek ekarpena egin nahi dio euskarazko liburugintzari, liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatuz.
Iaz bezala, egitasmoak bere webgune propioa dauka aurten ere. Bertan, liburu bakoitzaren inguruko iruzkin txiki bat aurkituko du irakurleak, eta gainera, beste webguneetan argitaratutako biografiak, bibliografiak, kritikak eta abar ikusteko loturak. Horrela, irakurleek aukera izango dute aukeratutako liburuen inguruko iritzi trukea egiteko.
Hasiera, Liburuaren Egunean‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoa apirilaren 23an hasiko da, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Katalanek Diada de Sant Jordi delakoa ospatzen dute egun horretan, elkarri arrosak eta liburuak oparituz. Amaiera, berriz, uztailaren 26an izango du: izan ere, uda izaten da jendeak irakurtzeko denbora gehien duen tartea, eta ondorioz uda aurreko hilak oso egokiak iruditu zaizkigu liburu trukea sustatzeko.
Esan bezala, 17 Euskara Elkartek hartuko dute parte aurtengo edizioan:
• Bizkaian: Bai Esan (Santurtzi), Berbots (Erandio), Asapala (Mahatserria), Ganoraz (Igorre), Berbaro (Durango), Euskal Birusa (Ermua), Euskarabila (Basauri), Gurien Bai (Iurreta), Uhagon (Markina), Eixu (Zaldibar) • Gipuzkoan: Maxixatzen (Azkoitia), Jardun (Bergara), Zuhatza (Deba) • Nafarroan: Aizpea (Irurtzun), Bierrik (Etxarri Aranatz), Karrikaluze (Atarrabia), Kima (Altsasu)
|
|
Film Laburren Zirkuitua ETBn |
|
|
|
|
Lehengo ostiralean, apirilak 18, Film Laburren V. Zirkuituari buruzko pieza emititu zuen ETBko POSTDATA saioak. Hemen behean eskegi dugu nahi duenak ikus dezan:
|
|
|