Berriak
Euskara elkarteen erakusketa ibiltaria Derion PDF fitxategia Inprimatu E-posta

e3i DerionDerion dago egunotan Euskara Elkarteen erakusketa ibiltaria. Tximintx elkartea bosgarren urteurrena ospatzen ari da eta ospakizun egitarau zabala antolatu dute, tartean erakusketa.

Erakusketa Derion ikusi ahal izateko aukera otsailaren 22rarte egunero izango duzue arratsaldeko 5ak eta 8ak bitartean, Larrabarri baserrian.

Informazio gehiago, Tximintx elkartearen blogean.

 
Gaztezulok Ukan Berrikuntza Saria jaso du PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Gaztezulo aldizkariak irabazi du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lehenengoz banatu duen Ukan Berrikuntza Saria. Donostian sortutako aldizkariak 2007 urtean egindako aldaketa saritu nahi izan du epaimahaiak. Izan ere, Gaztetxulo aldizkaria izatetik Gaztezulo izatera pasa da urte honetan eta aldizkari berritua parte hartzea eskaintzen duen webgunearekin osotu dute sustatzaileek.

 

 

 

Donostian sortu zen Gaztetxulo aldizkaria 90. hamarkadaren bukaeran. Lehen urteetan Irutxulo aldizkariaren barruko orrialde berezitu modura sortu zena, Donostian Irutxulorekin batera banatzera pasa zen 1999an. Hurrengo urtean (2000) Gaztetxulo izenarekin Euskal Herri osoko gazteen artean banatzen hasi ziren.

2007 urtean urrats garrantzitsua eman du Donostiako Komunikabideak-ek Gaztezulo aldizkaria eta www.gaztezulo.com webgunea sortuz. Zorionak Gaztezuloko lantalde guztiari!

 

 
Topaberri 60 kalean PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Topaberri buletinaren 60. zenbakia argitaratu da urtarrilaren bukaeran. Zenbaki honetan azaroan Donostian burututako e2i jardunaldiak aztertu dituzte bertan parte hartu duten hainbat lagunek. Jardunaldietan entzundakoen iritziez gain, 2007 urtean Topaguneak ospatutako 10. urteurrenaren harira idatzitako bi iritzi artikulu ere aurkitu ahal izango dira buletinean.

Ondorengoak dira iritzi emaileak:

  • Zintzo Mintzo euskara elkarteko kideak
  • Galder Unzalu, Berbaizu euskara elkarteko kidea
  • Ainara Labado, ...Eta Kitto! euskara elkarteko kidea
  • Mailu Arruti, Ttakun euskara elkarteko kidea
  • Estepan Plazaola, Goiena kooperatibako kidea
  • Benito Fiz, Asapala euskara elkarteko kidea
  • Jon Unanue, Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko kidea
  • Karmen Irizar eta Iker Martinez de Lagos, Topaguneko Zuzendaritza Batzordeko kideak 

 

Topaberria PDF formatuan eskuratzeko, dokumentazio gunera jo dezakezue. 

 
Galiziako "Conversas con" egitasmoan parte hartu du Topaguneak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Topaguneko ordezkari batek Santiago eta A Coruñan Conversas con egitasmoaren barruan antolatutako mahai inguruetan parte hartu du urtarrilaren 30 eta 31an. Galizako Xuntako Dirección Xeral de Xuventude e Solidariedadek eta A Mesa pola Normalización Lingüí­sticak antolatutako jardunaldiotan Galiza eta Euskal Herriko ordezkariez gain, Plataforma per la Llengua (Catalunya) eta Escola Valencianako (Paí­s Valenciá) ordezkariek ere parte hartu dute mintzapraktika egitasmoen inguruko esperientziak elkartrukatzeko.

Voluntariado de Activación Lingüí­stica (VAL) izenarekin ezagutzen dute Galizan 2006 urteko udazkenean martxan jarritako esperientzia. Egitasmoaren antolatzailea A Mesa pola Normalización Lingüí­stica erakundea da, Galegoaren defentsan lan egiten duen erakundea. Gaur egun zenbait unibertsitatetan martxan duten programa da VAL eta hizkuntzaren ezagutza eta erabilera sustatzeko bikoteak antolatzen dituzte ohiko hiztunen eta ikasleen artean.

Antzerako esperientziak azaldu dituzte Plataforma per la Llengua eta Escola Valencianako kideek ere. Katalunian ibilbide luzea duen Voluntariat per la Llengua programa unibertsitatean eta unibertsitatetik kanpo ere garatzen da. Egun 6.000 “bikote linguistikotik” gora ari dira Katalunian.

Berriagoa da Valentzian Escola Valenciana Federació associacions per la Llengua erakundeak martxan jarri duen Voluntariat pel Valenciá egitasmoa. Valentziako hainbat udalekin batera antolatutako programa da eta antzekotasun handia du Katalunia eta Galiziako esperientziekin.

Hirurek dituzte hainbat antzeko ezaugarri. Bikoteka antolatzen dituzte hiztunak eta beraien hizkuntzetara hiztun berriak erakartzeko erabiltzen dituzte egitasmook (hizkuntza hauetan jariotasuna landu nahi duen jendeari zuzenduta egoteaz gain, hizkuntzara lehen aldiz hurbiltzen direnei ere zuzentzen baitiete). Hortaz gain, 10 orduko modulotan banatzen dute bikoteen harremana, 10 astetako iraupena baitu programak (nahiz eta nahi beste bider errepika daitekeen parte hartzea).

Topaguneak Euskal Herriko mintzapraktika egitasmoen esperientzia azaldu zuen mahai inguruetan. Azken urteotan egitasmoek izan duten hazkundearen berri emateaz gain, parte hartzaileek egitasmoan aisialdia, lagun giroa eta euskararen erabilera nola lotzen dituzten azpimarratu da.

Antzekotasun eta ezberdintasunak dituzten programak dira Galizian ezagututakoak, baina guztien oinarrian parte hartzeko aukera zabala eta hizkuntza gutxituen erabilera handitzeko gogoa nabarmen gelditu da. Hurrengo urteotarako elkarrengandik zer ikasia badagoela nabarmen gelditu da ere jardunaldiotan eta elkarlanerako aukera ona sortu da.

 
Ikus-entzunezkoen rallyaren bideoak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Abenduaren 29an Elgetan egindako III. Ikus-entzunezko Rallyan irabazle izan diren bideoak sarean aurki daitezke jadanik.

Lehen saria Gasteizko Trastaka taldeak irabazi du Bestaldean izeneko lanarekin. Ondokoa da beraiek aurkeztutako lana:


Bideo gehiago aurkitu ahal izango dituzue Rallyaren gunean:

 

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 24 Zenbatetik 35
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing