Berriak
Hauek dira KAMERATOIA 2011ren irabazleak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Erabaki zaila izan da, baina zazpigarren Kameratoiak ere baditu irabazleak.

]KAMERATOIA 2011 - IRABAZLEAK

 

Vanessa Fernandezek, Iban del Campok eta Hibai Castrok osatutako epaimahaiak hiru lan hauek aukeratu ditu aurtengo sariak eramateko... baina besteek ere ez dute meritu gutxi, e? Zorionak guztioi egin duzuen lanagatik, eta mila esker parte hartzeagatik!!!

1. SARIA

Egilea: Epalzaren alargunak

Izenburua: III (Hiru)

6’35”

Garazi eta Maddi urtegira joan dira lasai-lasai, arratsalde pasa. Batzuetan elkarrizketa surrealistak gidoirik gabekoak dira.


2. SARIA

Egilea: JR PRODUCCIONES

Izenburua: Abokalipsis nau

7’38”

Abokalipsisa heldu da! Bekatari guztiak zigortuak izango dira Jaungoikoaren esku. Zigortuak izango dira bost bokaletatik lau baztertzera.


3. SARIA

Egilea: EZ DOK 1, EZ DOK 3

Izenburua: Txiri-txiri, pitxin

6’00 Gaizka antropologoa, euskal gizartean aldaketa sakonak eragin dituen aisialdirako leku baten ikerketa egiten ari da.

 
KAMERATOIAz ETBn PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Kameratoiaren logo txikiaSonia Perez Anguera lankidea eta KONTRAPLANO taldeko kideak ETBra joan ziren aurreko ostegunean, KAMERATOIAren berri ematera.

Zer esan zuten ikusi nahi?

 

 
Erabileraren GPS-a PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Erabileraren GPS-a Urteak daramatzate Soziolinguistika Klusterrak, Urtxintxa Eskolak eta Topagunea euskara elkarteen federazioak elkarlanean gazteen hizkuntza erabileraren gaia jorratzen. Hainbat aditu, aritu eta gazterekin “Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa” aurrera eraman zen. Azterketa hura egin zenetik, hartzaile mota ezberdinen artean aurkeztu da eta bide askotatik zabaldu da. Baina horrez gain, beste emaitza bat ere eman du azterketa hark: Erabileraren GPSa.

Erabileraren GPS-a

Erabileraren GPSa

ZER da?
Gazteen hizkuntza erabileran kokatu eta bertan esku hartzeko gida, liburuxka eta poster formatuan.

ZERGATIK sortu da?
Hizkuntza erabileraren fenomenoaren konplexutasuna kontuan hartuta lan egitea komeni delako. Testuinguru zehatz bakoitzaren ezaugarriak aztertzeko marko bat beharrezkoa delako.

ZERTARAKO balio du?
Fenomenoa ulertzeko eta azaltzeko, egoera zehatz baten diagnosirako, gazteen erabileran esku hartzeak planifikatzeko edo aurrera eramandako ekimenak ebaluatzeko.

NORENTZAT eskaintzen da?
Gazteentzat eta gazteekin harremanean dihardutenentzat. Euskararen sustapenarekin lotura izan edo ez, gazteen hizkuntza erabilera kontuan hartuz lan egin nahi duen ororentzat. Esate baterako, begiraleak, irakasleak, kultur programatzaileak, entrenatzaileak, hedabideetako arduradunak, administrazioa,…

NOLA egin da?
Gazteen parte hartze zuzena izan du. Era berean, esparru anitzetan lan egiten duten adituen ekarpenak ere jaso ditu, hala nola, unibertsitatekoak, hezkuntza mundukoak, administrazio publikokoak, komunikazio arlokoak, aisialdi antolatukoak, hedabideetakoak, euskararen aldeko mugimendukoak,…

NON eskura daiteke?
Liburuxkaren edizio digitala eskuragarri dago www.soziolinguistika.org/gazteak helbidean.
Paperezko liburuxka eta posterra jaso nahi izanez gero, eskaerak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora bideratu behar dira. Salneurri orokorra 5 eurokoa da eta Soziolinguistika Klusterreko bazkideentzat 4 eurokoa.  

 
Kultur teknikari bila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Kultur Kabia Zerbitzuak enpresak kultur teknikari bat behar du. Hauek dira deialdiaren xehetasunak:

Lanposturako oinarrizko eskakizunak

  • Kultur ekitaldien programazioan eta kudeaketa eskarmentua
  • Euskarazko ikuskizunen ezagutza
  • Euskara ondo menperatzea
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea
  • Gidatzeko karneta eta autoa izatea


Baloratuko da

  • Negoziatzeko gaitasuna
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna


Curriculumak aurkezteko
Kultur Kabia Zerbitzuak S.L.
Arlozabal 8 bis – 1 C   48220 Abadiño
Posta elektronikoz: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu   (Telf. 94 621 84 33)

Currikuluma aurkezteko epea: ekainak 22

Elkarrizketak ekainak 27 eta 28an egingo dira.

 
KAMERATOIA 2011 martxan PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Bukatu da, bukatu da...

KAMERATOIA ikus-entzunezko rallyaren zazpigarren edizioa prest dago jadanik eta, bai, inoiz baino goizago dator aurtengoan. Topagunearekin batera Uribe-Kostako Mankomunitatea eta Sopelana, Urduliz zein Lemoizko udalak dabiltza antolakkuntza lanetan. Lehiaketa bera udalerri horietan izango da uztailaren 9tik 23ra bitartean.

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 24ra arte. Aurreko edizioetan bezala, ekimenaren webgunea erabiliz eman behar da izena. Dena den, guk baino hobeto, Urko Aristi lagunak azalduko dizue zertan den lehiaketa eta zer egin behar den parte hartzeko:

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 6 Zenbatetik 35
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing