Berriak
Euskarazko ikus-entzunezko bila Laburbirarako PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Topagunea, euskarazko ikus-entzunezko bila dabil 2011ko LABURBIRAren (film laburren zirkuitua) eskaintza osatzeko. Lanak, urtarrilaren 17 bitartean bidali beharko dira DVD formatuan ondoko helbidera.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

(Laburbira)

Arlozabal 8 bis, 1. C

48220 Abadiño

LABURBIRAren aurtengo edizioa, zortzigarrena dagoeneko, martxoaren 16 eta  apirilaren 22a bitartean egingo da eta bertan euskaraz egindako  mota guztietako ikus-entzunezkoak hartuko dira kontuan; fikzioa, dokumentala, sormenezkoa, spota, klipa, animazioa,…

LABURBIRA urtero egiten den euskarazko ikus-entzunezkoen hedapen zirkuitua da eta, iaz esaterako, 9 lan zabaldu zituen 29 emankizunetan.

Informazio gehiago,  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu idatzita.

 
Arabako Mintza Eguna, urtarrilaren 15ean Gasteizen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
EGITARAUA_MINTZAEGUNA_web_1
2011. urte hasieran, Gasteizen, egun osoko jai egitarau euskaldunaz gozatzeko aukera izango dugu, denok.
ARABAKO MINTZA EGUNA, arabarrak eta ez direnak, mintzalagunak eta ez direnak, euskaldunak elkartzeko aukera izango da.
Elkartu, ezagutu, konpartitu eta elkarrekin egun atsegin eta dibertigarria pasatzeko aukera sortu nahi dugu. Euskaldunak, asko eta askotarikoak garela erakutsi nahi diogu, lehenbizi geure buruari, eta bide batez, bestela pentsatzen duteneei. Askotarikoak eta irudimentsuak, sortzaileak, ondo pasatzeko gogoa izan eta modua sortzen  dugunak. Hizkuntz komunitate bizia, irekia eta erakargarria, azken finean.

Bazkarirako txartelak (20 €), urtarrilaren 10a baino lehenago hartu beharko dira, herrietako mintzalagun koordinatzaileekin harremanetan jarriz edo araba[abildua]topagunea.com helbidera idatziz.
Informazio gehiago: araba[abildua]topagunea.com ( Manuel)
EGITARAUA_MINTZAEGUNA_web_2
 
Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketen hitzaldiak, sarean ikusgai PDF fitxategia Inprimatu E-posta

diptikoa_baxuan3

 

2010eko azaroaren 13an eta 20an, Gasteizko Artium-en, Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak izan ziren.

Jardunaldietan emandako hitzaldi guztein bideoak sarean daude dagoeneko, denontzat ikusgai.

 

 

 

 

 

 

  • Jokin Larrañaga (Arabako Foru Aldundiko Euskara Foru Zebitzua) eta Jasone Mendizabal(Topagunea)
  • Rozio Luces, Getxoko EGIZU elkartea

              Arabako esperientziak:

  • Ane Pedruzo eta Naroa Cuesta. Gasteizko Mintzalaguna
  • Eneritz Ibarra. Satola Elkartea: Barrundiako Mintzalaguna.
  • Bego Basterretxea, Unai Biana eta Alberto Salazar. Bidabarri eta Lan eta Jolas Elkarteak. Gorbeialdeko Mintzalaguna.

  • Igor Elortza (Durangoko Berbaro Elkartea) eta Gotzon Barandiaran (Larrabetzuko Arrekikili Elkartea)

             Arabako esperientziak:

  • Oihane Perea eta Asier Lafuente. Arabako Bertsozale Elkartea
  • Josu Zabala, Natxo Urkijo eta Mateo Pagazaurtundua. Laudioko Basalarrina Elkartea_"Kantuzaleak"

  • Sonia Perez Anguera (Topagunea) eta Nagore Amondarain (Euskal Herriko Ikastolak)

             Arabako esperientziak:

  • Zurine Gil. Euskharan elkartea
  • Iñaki Martinez de Luna eta Iñaki Arruti

  • Joseba Llano, Hogeitalau Elkarteko kidea eta Arabako ordezkaria Topagunearen Zuzendaritza Batzordean
 
GAZTEZULO Bideo Lehiaketa Festa ostiralean DOKAn PDF fitxategia Inprimatu E-posta

GAZTEZULOk abenduaren 3an –ostirala, Euskararen Nazioarteko Eguna– Donostiako DOKA Kafe Antzokian antolatuko duen festak Hi eta Hire Munduak Bideo Lehiaketaren sari-banaketa izango du ardatz.

Ekimenaren lehen edizioa da, eta, GAZTEZULOk bidalitako oharrean kontatzen duenez, "orotara 43 bideo labur jaso ditugu, gehienak talde-lanak gainera. Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Koldo Almandoz zinema zuzendariek eta Egoitz Lasa eta Aitziber Garmendia aktoreek osatu dute epaimahaia".

Sarrera doakoa da eta hona hemen egitaraua:

22:15. Saritutako bideoak pantailaratuko ditugu

22:45. Sariak banatuko ditugu. Bideo onenaren egileak 1.500 euroko diru saria jasoko du. Bestalde, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak ikus-entzunezko materiala erosteko 1.000 euroko txartela emango dio Donostian bizi edo ikasten duten parte hartzaileetan onenari. Azkenik, GAZTEZULO.COM-EN boto gehien jaso duenarentzat Ikusleen Sari sorpresa ere izango dugu.

23:00. Ander Lipusen Hala mintzatu zen Zappatrusta antzezlana.

00:00. Dj Bullek musika jarriko du.

 
Euskaldunon elkarteak sarean, hitzaldia PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Leizaola Elkargoak azaroaren 18 eta 19an antolatutako jardunaldietan Joxe Rojasek emandako hitzaldia sarean dago jadanik. Biltzarraren izenburua ondokoa izan zen: praktika egokiak gutxitutako hizkuntzen erabilera informazio eta komunikazio teknologietan sustatzeko. Biltzarrean mahai inguru batean parte hartu zuen Joxek Topagunearen izenean eta euskara elkarteen mugimenduaren informazioaz emateaz gain Topaguneak eta zenbait elkartek Interneten egindakoaren berri eman zuen.

 

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 6 Zenbatetik 33
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing