Berriak
2010. urteko Larreko Saria, Topaguneak gidatzen duen Iruñerriko Mintzakide egitasmoari PDF fitxategia Inprimatu E-posta

"Norberak ez duena egiten ez du inork egingo". Adierazpena Euskalerria Irratiko presidentea den Mikel Bujandarena da eta Larreko Sariaren emateari erreparatzen dio. Izan ere, Nafarroako Gobernua sarien inflaziotik gertu dabilen arren, euskararen garapena saritzeko orduan erakunde honetako ordezkarien argazkien urritasuna erabatekoa da. Horren aitzinean sortu zen, hain zuzen ere, Larreko Saria emateko ekimena, euskararen alde egindako lana saritzeko. Aurten Mintzakide egitasmoari egokituko zaio sari hau jasotzea asteartean Berriozarren izanen den ekitaldi batean.

Euskalerria Irratia Elkarteak ematen duen sari honek Fermin Irigarai Larreko mediku euskaltzalea omentzen du. Bere helburua euskara sustatzen duten pertsonak, kolektiboak edo ekimenak saritzea da, eta azken 15 urteotan Iñaki Perurena, Jorge Cortés Izal, Joxemiel Bidador, Irulegi Irratia edota Zaldiko Maldiko elkartea saritu izan dituzte. Aurten, azken boladan sona handia izaten ari den Mintzakide ekimena izanen da saritua, euskaraz komunikatzeko aukerak suspertzeko egiten duen lanagatik.

Iniziatiba honek hizkuntza menperatzen duten euskaldunak ikasten ari direnekin batzen ditu, euskararen erabilera sustatzen duten talde txikiak osatuz. Ekimenaren Nafarroako arduraduna den Eneko Andunagak esan zuenez, euskaraz komunikatzeko eta gozatzeko guneak eskaintzen ditu: "Euskara gozatzearekin lotzen dugu komunikazioa ahalbidetuz, jendea berdin berdin joan daiteke mendira, kultur emanaldi batera edo kafetxo bat hartzera. Eusko Jaurlaritzak eginiko ikerketak argi utzi zuen jendeak bizipen positiboekin lotzen duela eta gehiago erabiltzen dutela euskara".

Iniziatiba hau Nafarroan 2004ko ekainean jaio zen eta, harrezkero, bere partaide kopurua hirukoiztu egin du. Aurten 300 nafar arituko dira Mintzakiden. Hala ere, programa hau dinamizatzeko baliabide ekonomikoak urriak dira, Nafarroa ko Gobernuaren babes eza dela-eta.

Sari-ematea Berriozarko musika eskolan izanen da datorren asteartean, arratsaldeko 19.30etatik aitzinera. Han Euskalerria Irratiak magazine bat antolatuko du zeinetan, besteak beste, La Betty Travan talde ultzamarra egonen den. Azkenik, Mintzakidetik gogoratu zuten izena ematerik badagoela oraindik ere mintzakide bezala aritzeko.

 
Iruñerria eta Tafallako Mintzakidek jasoko du Euskalerria irratiaren Larreko saria PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Iaz euskal irratien aitzindariak omendu bazituen ere, aurtengoan Euskalerria irratiak banatzen duen Larreko saria Mintzakidek jasoko du. Sari ematea azaroaren 23an eginen da Berriozarko musika eskolan.

Euskalerria irratiko ordezkarien esanetan, aurten bere 16. edizioa beteko duen sari honen xedea “euskararen onerako lanak, merezimenduak eskertzeko saria da; hizkuntzaren ospea hobetuz, euskararen erabilera suspertuz edo euskararen ikasketa erraztuz dabilenari gorazarre publiko egiteko. Iruñerriko egungo euskaldunok biltzeko eta elkarganatzeko proposamena ere bada”

Mintzakiden hainbat eragilek parte hartzen dute: Topagunea koordinatzaile moduan, Karrikaluze, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri, Zaldiko Maldiko, Zorroka, AEK, IKA, Zubiarte euskaltegia eta Iruñeko Hizkuntza Eskola sustatzaile moduan eta hainbat udal eta Eusko Jaurlaritza babesle moduan.

 
Seigarren KAMERATOIAk baditu irabazleak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

 

Larunbatean Ermuan egindako galaren ondoren, badakigu zeintzuk diren seigarren KAMERATOIAn saritutako lanak. Saritutakoak, eta ez irabazleak, gazte sortzaileek beren filmekin egindako ekarpenarekin denok baikara irabazle. Sariak, alabaina, hiru lani bakarrik eman ahal zitzaizkion, eta hauexek izan dira aukeratutakoak:

  • 3. saria, PuntutapArte taldea, "Ermugarra" filma.
  • 2. saria, Zapatilla Films, "Biak bat" filma.
  • 1. saria, Epalzaren Alargunak, "II" filma.
  • Aipamen berezi bat egin diogu ere HEGOAIXE taldeari. Eskoriatzako zoro koadrilla hau urtero-urtero parte hartu dute sei edizioetan inoiz ere kale egin gabe. Sekulako umoreaz etortzen dira eta primeran pasatzen dute/pasarazten digute beti.

Informazio gehiago eta bideoak ikusteko, KAMERATOIA.COM

 
Kameratoiaren seigarren edizioa datorren larunbatean hasiko da Ermuan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
KAMERATOIA, Euskal Herriko Ikus-entzunezko Rallyaren seigarren edizioa datorren larunbatean hasiko da. Lehiakideek goizeko 10:30etan dute lehiaketari hasiera ofiziala emango dion hitzordua, Ermuko Lobiano Kultur Etxean.

 

Han, sortu behar duten ikus-entzunezkoaren gaia eta irudietan atera behar dituzten Ermuko lokalizazioen zerrenda jasoko dituzte KAMERATOIAN parte hartzeko izena eman duten 28 taldeek. Behin azalpen guztiak jasota, beste lau egun izango dituzte gidoiak idatzi, irudiak grabatu, edizioa egin eta lanak bukatuta aurkezteko. Lan horiek bost eta hamar minutu bitartekoak izan behar dute, eta azaroaren 3an entregatu behar dituzte beranduenez.

 

Ondoren, Joseba Zuberogoitia Lekeitioko Zine eta Bideo Bileraren antolatzaileak, Koldo Almandoz zinema zuzendariak eta Vanessa Fernandez EHUko irakasleak osatzen duten epaimahaiak izango ditu lanak. Izan ere, 28 lanak ikusi eta sariak nork eskuratuko dituen erabaki beharko dute. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere hiru sari banatuko ditu Kameratoiak, 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak.

 

Epaimahaiak ere azkar egin beharko du lan: bi egun baino ez ditu erabakia hartzeko, sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 6an izango baita, Lobianoko proiekzio aretoan. Iluntzeko zortzietan harrera egingo zaie parte hartzaile guztiei, eta jarraian izango da ekitaldia, Alain XXX artista ermuarrak zuzenduko duena.

 
Arantxa, Bergarako berbalaguna PDF fitxategia Inprimatu E-posta


 

mintzapraktika.org

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 7 Zenbatetik 33
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing