Berriak
Gunea eguneko aurkezpenak prest PDF fitxategia Inprimatu E-posta
gunea eguna

Gunea eguna ospatuko da datorren larunbatean, maiatzaren 19an, Azkoitian. Egitarau zabala antolatu da egun horretarako, goiz eta arratsalderako. Euskaldunon elkarteetako kideen artean esperientziak trukatzea da eguneko zutabe nagusia eta egitarauaren zati handi bat hartuko du horrek.

Euskaldunon elkarteek eta beste elkarte euskaltzale batzuek sustatutako 22 egitasmo interesgarri aurkezteaz gain Topagunean eta euskaldunon elkarteen mugimenduan etorkizunerako ditugun erronkak aurkezteko baliatuko da goiza.

Aurkezpenak zehaztuta, osatuta gelditu da gunea eguneko egitaraua. Proposamen interesgarriak entzun eta egun ederra pasatzeko aukera izango dugu, eta beraz, anima zaitezte parte hartzen.:

 

10,30 Harrera ekitaldia (Oteiza pilotalekuetan)
11,00 Umegunea. Jolasak eta tailerrak (Oteiza pilotalekuetan)
11,00 25 ideia on eta gehiago. Aurkezpenak (Oteiza pilotalekuetan)
11,00 Karrikidenda (Karrikiri - Iruñea) Herri eskola (Loramendi - Aretxabaleta)
11,10 Herria martxan, martxa herrian (Tximintx - Derio) Gure aurrekoak (Elgoibarko Izarra)
11,20 Garaion (Garaio - Ubarrundia) Karrisolasa (Karrikiri - Iruñea)
11,30 Kantari (Goiena - Debagoiena) Batu sutondora (Pil Pilean, Soraluze)
11,40 Sendi (Egizu - Getxo) Kukuherri (Maxixatzen - Azkoitia)
11,50 Kosta ala kosta udalekuak (Jardun - Bergara) Behi kaka (Xorroxin - Baztan)
12,00 Galtzakomik (Galtzaundi - Tolosa) Aiaraldean.com (Aiaraldea)
12,10 Auzoko (Topagunea) Tokikom (Topagunea)
12,20 Müllerenea (Berbaizu - Deustu) Kanpomartxo eguna (Berbots - Erandio)
12,30 Koadrila arteko bertso txapelketa (Arabako bertsozale elkartea) Zilar astea (Berbaro - Durango)
12,40 Eguzkilaru eguna (Txatxilipurdi - Arrasate)  Euskararen maratoia (Ttakun - Lasarte-Oria)
13,00 Euskaldunon Elkarteen Mugimendua gaur eta bihar
12,00etatik Sukaldegunea (Kontzejupean)
13,00 Elkarteen azoka txikia - materiala (plazan)
13,30 Kantu Jira (Oteiza pilotalekuetatik)
15,00 Bazkaria (plazan)
16,30 Ekitaldia (plazan)
17,00 Erromeria "Erdizka lauetan" taldearekin (plazan)
19,00 "The Joselontxos" Txaranga (plazan)

 

 

 
Mintza Eguna, bazkarirako txartelak eskuratu PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Mintza Eguna Kartela

 

Mintzalagunok, ekainaren 2an Sarturtzin elkartuko gara!

Bazkarirako txartelak maiatzaren 23ra arte eskuratu ditzakezue zuen herriko dinamizatzailearen bidez. Helduen menua 20€ dira, umeena 10€.

Animatu!

 
Hizkimizki.com, sarean prest PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak hizkimizki.com webgunea aurkeztu du. Euskaratik eta euskaraz sortu den tresna berri honek hizkuntzen arteko poltsikorako oinarrizko hiztegiak sortzea du helburu. Osotara 43 hizkuntza biltzen ditu eta euren arteko konbinazioak eginez 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu webguneak. Horietako hizkuntza asko lehen aldiz jarri dira bata bestearekin harremanetan, esaterako aragoiera-nepalera edo fula-islandiera.

hizkimizki_aurkezpena

Webgunearen funtzionamendua argia da. Erabiltzaileak nahi dituen bi hizkuntza hautatu eta momentu horretan hizkuntza horien arteko oinarrizko hiztegia sortzen du datu baseak: maketatuta ematen du, Din A4 batean inprimatu, tolestu, eta poltsikoan sartzeko prest. Hiztegiek komunikatzeko beharrezkoak diren nozioak biltzen dituzte, hala nola agurrak, ohiko galderak, eta abar. Esaldi horien artean euskarari eta Euskal Herriari erreferentzia egiten dioten esaldiak bildu dira webguneko 43 hizkuntzetan. Horrenbestez, Hizkimizki Euskal Herriaren enbaxadorea izango dela esan daiteke.

Euskararen onurarako egindako lan honek bestelako hizkuntza gutxiagotuen onurarako ere erabilgarria izan daiteke. Izan ere, erabiltzaileak inoiz harremana izan ez duten hizkuntzen arteko hiztegia sor dezake, adibidez, alemanaren eta quechuaren artekoa. Hori dela eta, Quechua hizkuntza hitz egiten den herrialde batera doan alemanak quechueraz komunikatzeko aukera izango du gaztelaniara edo ingelesera jo gabe.

Hizkimizki.com aukeratutako edozein hizkuntzen arteko zubilana egiteko baliatu ahal izango da. Aurrerantzean poloniera/errumaniera, errumaniera-poloniera eta nahi beste konbinazio egin ahal izango da.

Proiektua garatze bidean dago. Aurrera begira erabiltzaileak izena eta pasahitz baten bitartez datu baseko informazioa zuzendu, aldatu eta gehitzeko aukera izango du. Gainera, etorkizunean hiztegiak gaika sortzeko aukera izango du erabiltzaileak.

 

Auzoko egitasmoa

Hizkimizki.com webgunea Topagunearen Auzoko egitasmoaren baitan sortu da. Proiektua euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko asmoa duen ekimena da. Auzokoren oinarrian elkar aitortza dago, hau da, euskara hurbilduko denak euskarari aitortza bat egiten dio eta hori bi zuzenbideetan eman dadin Euskal Herrian hitz egiten diren beste hizkuntza batzuk jaso dira.

Euskaratik abiatuta, programa honen barruan poltsikorako oinarrizko 32 hiztegi sortu dira. Hiztegi hauek Euskal Herrian hitz egiten diren hainbat hizkuntzetatik sortu dira eta hiztunek sortu dituzte, hain zuzen ere.

Hizkimizki.com-ek Eusko Jaurlaritzaren Immigrazioa eta Aniztasuna Kudeatzeko zuzendaritzaren eta Kutxaren babesa izan du. Aplikazio informatikoa KONPONBIT elkarteak sortu du.


 
GUNEA EGUNA, maiatzaren 19an PDF fitxategia Inprimatu E-posta

GUNEA EGUNA

gunea eguna

Euskara elkarteen Topaguneak topa egun bat proposatzen dizu.

 

Topo eta topa egiteko eguna.

Euskaldunon elkarteen mugimenduko lagunok batu, batzuk besteengandik ikasi eta guztion artean lortzen ari garena ospatzeko eguna.

 

Indarguneak indar egun bihurtuko ditugu.

Kultur egitasmo herrikoi arrakastasuenak ezagutu, aisialdiko ekarpen berrien inguruan gogoetatu, hedabideen artean eredu berri eta interesgarriak trukatu.

 

Arnasguneak arnas egun izango ditugu.

Bazkari herrikoia, musika eta kantua, umeentzako gunea, lagun arteko berriketa, kultur eskaintza, euskal giroa han eta hemen...

 

Sorgune bat. Sor egun bat.

Protagonista zeu zarelako: egitasmoak aurkeztuko dituzun eragilea, bazkaria prestatuko duzun bazkidea, herriaren apainketan eta guneen muntaian parte hartuko duzun langilea, kultur eskaintzan ekarpena egingo duzun sortzailea, komunikazioan esku bat botako duzun babeslea...

 

Gonbidatuta zaude, bada, lagun.

Azkoitia dugu jaigune, maiatzaren 19a jai egun.

 

 

EGITARAUA

 

10,30.- Harrera ekitaldia (Oteiza pilotalekuetan)

11,00.- 25 ideia on eta gehiago / (in)formazio pilulak / Umegunea (Oteiza pilotalekuetan)

13,00.- Elkarteen azoka txikia (plazan)

13,00.- Kantu Jira (plazatik)

13,00.- Sukaldegunea (Kontzejupean)

14,30.- Herri bazkaria (plazan)

16,30.- Ekitaldia (plazan)

17,00.- Erromeria (plazan)

19,00.- Txaranga (herrian zehar)

 
Herri ekimeneko euskal hedabideak, Jaurlaritzari diagnostikoa aurkezten PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Herri ekimeneko hedabideen ordezkariak Eusko Jaurlaritzan

Herri ekimeneko euskal hedabideek duela hilabete pasatxo aurkeztu zuten sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua, eta gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell-ekin eta Hizkuntz Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin izan dira.

Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzari hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak ere jarri dizkiote mahaiaren gainean: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezala, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzala eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiagoa izan dezala.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 35
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing