|
Elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko metodologia eskuliburua aurkeztu du Topaguneak |
|
|
|
|
“Elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez. Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena” eskuliburua aurkeztu du Topaguneak gaur, ekainaren 22an Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegiko ekitaldi aretoan. Eskuliburu honek, era guztietako elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko metodologia garatzen du.
Euskara elkarteek 20 urtetan gizarteko eremu sozioekonomiko ezberdinetan landutako hitzarmengintza egitasmoen metodologia du oinarrian gaur aurkeztutako proposamenak eta Iñaki Eizmendik, ebete zerbitzuetako arduradunak, herrietan diharduten era guztietako elkarteetara egokitzeko lana egin du, Topaguneko Entitateak Euskalduntzeko Saileko Piedad Dorado (Durangoko Berbaro euskara elkartea), Ainara Labado (Eibarko ....Eta Kitto! euskara elkartea), Itziar Larzabal (Irun Iruten euskara elkartea), Galder Unzalu eta Sonia Perez-ekin batera.
Gaurko aurkezpenean Topaguneko ordezkari Jasone Mendizabal eta Galder Unzalurekin batera, Ebete-ko Iñaki Eizmendik parte hartu du. Metodologiaren garapen eta argitalpenean Topaguneak lagun izan ditu era berean Bizkaiko Foru Aldundia zein Eusko Jaurlaritza, babesle modura.
Iñaki Eizmendik metodologia bera aurkeztu du. Eskuliburua tresna modura jaio dela azpimarratu du eta helburu zehatza duela gogoratu du: elkarteetan eragiteko tresna zehatz, erabilgarri eta praktikoa eskaintzea, elkarteotako bizitza soziala (barne eta kanpo funtzionamendua) euskaldundu dadin.
Metodologia aplikatzeko hiru plan pilotoen emaitzak ere aurkeztu dira. Ermua, Deustu eta Ordizian izan dira proiektuok martxan 2009 eta 2010 urtean zehar eta landu diren arloetan (aisialdi, kirol eta kultur elkarteekin landu da nagusiki orain arte) emaitza interesgarriak lortu ditu. Ermuako Euskal Birusa, Deustuko Berbaizu eta Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak izan dira herri hauetan egitasmoak gidatu dituztenak. Azken hilabeteetan beste herri batzuetara hedatzen hasi da metodologia.
Liburua salgai dago Topagunean eta hurrengo asteotan ahalik eta hedapen zabalena emango zaio metodologia garatzeko interesa duten erakundeen artean.
|
|
|
Euskara titulu ofizialak Bartzelona eta Madrilgo Euskal Etxeetan |
|
|
|
|
Aste honetan lehenengo aldiz historian Euskal Etxe batek HABEko 3. mailako (C1 maila, EGAren berdina) titulua eman dezake. Duela bi urtetik Bartzelonako eta Madrilgo Euskal Etxeetan azterketa ofizialak egiten badira ere, 3. mailako azterketa egiteko Euskal Herrira joan behar zuten ikasleek. Aurten maila hau ere Euskal Etxe horietan egin ahal izan da eta 5 ikasle aurkeztu dira (denak Bartzelonan) horietatik bik idatzizko froga gainditu dutelarik. Gaur izango dute bigarren zatia, horrela historian lehen aldiz titulu hau Euskal Herritik kanpo lortu ahal izango delarik.
Aukera hau eskaini denetik 11 titulu ofizial gailendu dira Bartzelonako Euskal Etxean, 6 lehen mailan (B1) eta 5 bigarren mailan (B2)
Informazio gehiagorako
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
–era idatzi edo 93.310.22.00 zenbakira deitu (Joseanegatik galdetu).
|
|
Udan euskaraz gozatzeko beste aukera bat mintzapraktika egitasmoetan ari direnentzat |
|
|
|
|
Guztira, hiru mila lagunek hartzen dute parte Euskal Herri osoko 60 herri eta eskualdetan martxan dauden Mintzapraktika programetan. Haietako asko ekainaren 6an bildu ziren Arrasaten, Mintza Egunaren bosgarren edizioa ospatu eta ‘ikasturteari’ jai giroko amaiera emateko.
Mintzapraktika programek aisialdia, gozamena eta euskara uztartzen dute, eta, hiru elementuok kontuan hartuta, udan ere mingaina astindu nahi duten mintzalagunentzako aukera berri bat landu dute elkarlanean Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak.
Hala, uda honetan euskara praktikatu nahi duten mintzalagun edo berbalagunek, Bizkaian (Busturialdean eta Mungialdean) dauden 17 baserritan izango dute horretarako aukera. Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke. Programa uztaila, abuztua eta irailean jarriko da martxan. EHNEk prest du jadanik parte hartuko duten baserri eta baserritarren zerrenda eta, beraz, orain horietan aritzeko gogoa duten mintzalagun edo berbalagunak bilatzea besterik ez da falta. Boluntario horiek, dohainik eman dezakete izena, eta baserrira bitarteko garraio gastuak ere ordaindu egingo zaizkie.
Mintzapraktika programetan bezalaxe, parte hartzea norberaren aukeren araberakoa da honetan ere: aldi bateko egonaldian, egun zehatzetan, ordukako egutegian, behin, aldiro. Bakoitzak duen parte hartzeko aukeraren arabera, hain zuzen ere. Izan ere, antolatzaileek programan parte hartu nahi duten guztiek horretarako aukera izatea nahi dute, eta hori dela eta proposamena ahalik eta malguena egin nahi izan dute.
Atauri-Joxe Felix Diaz de Tuesta (cc-nc-by-sa)
Euskara praktikatzeaz gain, baserri giroa ezagutzeko aukera bikaina da! Hain zuzen ere programarekin hasi aurretik, EHNEk formazio saio xumea eskainiko die parte hartzaileei, baserriko lanaren oinarri-oinarrizko tekniken berri izan dezaten. Urbanita hutsa izatea ere ez da eragozpena, beraz!
Proiektuan parte hartu edo informazio gehiago nahi? Zalantzak argitzeko, Topagunearekin harremanetan jartzea baino ez dago. Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da.
Topaguneak eta EHNEk proiektu pilotu honekin ilusionaturik daude hain zuzen ere aurrerantzean elkarlanean jarraitzeko bideak eta aukerak irudikatu dituztelako.
Argazkia: Atauri-Joxe Felix Diaz de Tuesta (cc-nc-by-sa)
|
|
Bilgune Feministak Emakumeok Plazara proiektua aurkeztuko du bihar |
|
|
|
|
 Bilgune Feministak bihar aurkeztuko du Emakumeok Plazara proiektua eta haren webgune berria. Egitasmoaren helburu nagusiak emakume sortzaileei espazioa eskaintzea da, batetik, eta bestetik bilaketa errazak egiteko tresna eskuragarria eskaintzea. Proiektuaren jendaurreko aurkezpena Donostiako Dokan izango da bihar, ekainak 10, 19:30etan. Hona Bilguneko lagunek horren harira bidalitako oharra:
Urte askotan emakumeok oztopo ugari izan ditugu kultur eremuan parte hartzeko. Lanaldi bikoitzak edota guk egindako lanei garrantzia gutxiago eman izanak kultur arloan ere bigarren plano batera zokoratu gaitu. Egoera hau gainditzeko beste pauso txiki bat dugu proiektu hau: Emakumeok Plazara.
emakumeokplazara.org orriak aukera anitzak eskaintzen ditu. Kultur eremuan espazio ugaritan parte hartzen duten emakumeen (antzerkilariak, musikariak, ipuin kontalariak, margolariak, bertsolariak...) baliabide zerrenda izan nahi du. Honela, kultur eragile, festa batzorde, eta abarrek bertara jo ahal izango dute beraien egitarauak osatzeko. Talde eta norbanakoen deskribapen eta kontaktuak eskaintzeaz gain, erakusketa birtualak, agenda eta ikuspegi feministatik kulturari buruz sortutako dokumentuek ere bere espazioa dute.
Baina proiektu hau aurrera eramateko zure laguntza ere behar dugu. Emakumeak bertan apuntatzea guztiz beharrezkoa da zerrenda aberatsa izan dezagun. Horretarako, web orrian sartu eta apuntatzeko fitxa bete edo
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera idatzi besterik ez duzu egin behar. Bete beharreko baldintza bakarra emakumea izan edota apuntatu nahi duzun taldea mistoa izatea da. Ikuspegi feministatik burututako lanek ere badute lekua nahiz eta emakumeak ez izan.
Proiektuaren aurkezpena ekainaren 10ean arratsaldeko 19:30etan Donostiako Doka Kafe Antzokian izango da. Aurkezle bikain eta alai batek zuzenduko du arratseko emanaldi hau. Bertan, Ainbat talde arrasatearra eta Sorkun abeslaria izango ditugu gurekin. Azken honek era akustikoan antolatutako emanaldiarekin alaituko gaitu. Azkenik afari merienda goxo batekin itxiko dugu eguna.
|
|
Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza deialdia argitaratu du |
|
|
|
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailbururodetzak joan den ostiralean kaleratu zuen aurtengo euskararentzako diru-laguntza deialdia. Uztailaren 5a arte dago epea laguntzak eskatzeko, alor hauetan:
- Euskalgintzako proiektuak
- Euskarazko hedabideak
- IKT, Informazio eta Komunikazioaren Teknologietako proiektuak
- LHT, edo lantokietan euskararen erabilera-planak sustatzekoak
- EBPN, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitakoak
Besteak beste, Sustatu.com-en irakur daitekeenez, diru kopuruetan ez dago gorabehera handirik iazko deialdiaren aldean: LHT bakarrik jaitsi da, eta EBPN pixka bat igo
- Aurten 12.690.000 euro: Euskalgintza 1.339.000, Hedabideak 5.725.000, IKT 1.626.000, EBPN 1.800.000, LHT 2.200.000.
- Iaz 13.100.000 euro: Euskalgintza 1.339.000, Hedabideak 5.725.000, IKT 1.626.000, EBPN 1.700.000, LHT 2.710.000.
Diru-laguntzen kudeaketa Topagunearen bidez egiten duzuen elkarteok egunotan jasoko duzue administrazio saileko lankideen deia eta/edo mezua. Gainontzekook, gogoratu uztailaren 5ean amaitzen dela eskaerak egiteko epea.
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria 11 Zenbatetik 35 |