|
Harkaitz Canoren TWIST 2011ko Beterriko Liburu |
|
|
|
|
Aurten sekula baino lehenago ezagutu da irabazlearen izena, Canoren eleberriak ez baitu hirugarren bozketa txandaren beharrik izan saridun izendatzeko behar zuen boto kopurua eskuratzeko.
111 Akademiako akademiakideek Harkaitz Canok idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Twist eleberria aukeratu dute 2011ko Beterriko Liburu. Aurten, azken urteetan baino lehenago ezagutu da irabazlearen izena, Canoren eleberriak bi bozketa txanda nahikoa izan baititu saridun izendatzeko behar zuen boto kopurua lortzeko; 111 Akademiak orain bost urte txanda sistema martxan jarri zuenetik ez zen inoiz halakorik gertatu.
Informazio gehiago, 111 akademian |
|
|
Kulturgintza euskararen garabidean |
|
|
|
|
Soziolinguistika Klusterrak Euskal Soziolinguistika Jardunaldien V. edizioa aurkeztu du: aurten jardunaldiaren izenburua KULTURGINTZA EUSKARAREN GARABIDEAN izango da. Otsailaren 24an Donostian izango da hitzordua.
Egitaraua eta informazioa +
|
|
LABURBIRA + KULTUR ERROTA: ESKAERAK EGITEKO EPEA BUKATZEAR |
|
|
|
|

Gogoratu datorren asteartean, hilak 31, Laburbira eta Kultur Errotan eskaerak egiteko izen emate epea bukatuko dela. Bidali eskaera orriak lehen bait lehen, mesedez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu baino ez duzue:
- Kultur Errota:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
/ 94 621 51 16 (Larraitz)
- Laburbira:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
/ 94 6215968 (Amaia)
Eskerrik asko aldez aurretik! |
|
KULTUR ERROTA eta LABURBIRA 2012 - Urtarrilaren 10ean zerrendak elkarteetara |
|
|
|
|

KULTUR ERROTAren ikuskizunen zerrenda berritua eta LABURBIRAren 2012ko filmen aukeraketa, urtarrilaren 10ean bidaliko zaie Topagunearen kide diren elkarte guztiei. Egun horretatik aurrera, hiru asteko epea izango dute, urtarrilaren 31 arte, batean edota bestean parte hartu nahi dutenek ikuskizunak eta emanaldiaren eguna aukeratzeko.
Kultur Errotaren kasuan, aurreko urteetan bezala, urtarrilean, uztaila bitarteko emanaldiak eta datak aukeratu beharko dira eta Topagunearen kudeatzaileak otsaila bitartean saiatuko dira horiek lotzen. Elkarteren batek urtarrilean edo otsailean zerbait antolatu nahi izanez gero, ahalik eta azkarren egin dezala eskaera 2011ko uztaileko zerrenda erabilita.
LABURBIRAren emankizunak, aste santu aurreko bost asteetan izaten dira, 2012an otsailaren 29 eta apirilaren 4a bitartean. Hori dela eta, zerrenda eta epeak normalean baino lehenago ipiniko dira martxan, Kultur Errotarenarekin batera. Euskarazko ikus-entzunezkoen edo formatu txikiko kultur ikuskizunen emanaldiak antolatu eta eskaintzeak aukera ematen du, besteak beste, elkarteko bazkideak antolakuntzaren inguruan aktibatzeko, elkartearen eragile izaera indartu eta kaleratzeko, emanaldia euskaldunon bilgune bihurtzeko, sortzaileei plaza eskaintzeko, euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko,….
Kontuan hartu eskaintzak eta aukerak elkartearen 2012ko plangintzan.
Animatu zuen herrietako euskarazko kultur dinamikak sortzen, aberasten, osatzen... Informazio gehiago: kulturgintza[abildua]topagunea.com (Manuel) |
Heldu den asteburuan estreinatuko da GARTXOT luzemetraia.
Kondaira kontatu egin behar zela uste zuten, eta haien esku zegoen guztia eman dute zinemara iristeko. Hegoaldean18an estrenatuko da, Iparraldean laster.
Filma ikusteko gonbidapena helarazi digute eta gonbidapena konpartizea merezi duela uste dugu...
"Bertze kasu batean gogotik konbidatuko zintuztedake, baina honetakoan konbidapena zera duzue...sarrera pagatzera.
Izan ere, filmak atxikitzen badu sala komertzialetan, eta infinitoa baino ikusle-kopuru txipixeago bilduz, daukagun hoxka berdinduko baitugu.
...Eta horrek ahalbidetuko digu xede berrien atakatzera oraiko geroan"
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria 1 Zenbatetik 5 |