| Debako Zuhatza Euskara Elkartea eta Berriketan herri aldizkaria indartzeko lan deialdia |
|
|
|
|
Hamahiru urte izango dira debar talde batek Debako euskaraz kezkaturik 1997ko abenduan Zuhatza Euskara Elkartea sortu zuela. Handik urte betera Berriketan herri aldizkaria etorri zen, gero lokal propioa, eta urteak joan dira ohiturak berreskuratzen laguntzen (euskal jaia edo Olentzeroren etorrera, esaterako), hamaika lehiaketa antolatzen, kultur emanaldi, hitzaldi, edo ikastaroak eskaintzen, horrela, euskararen erreferentziazko elkartea izatera iritsi arte. Eta hori guztia, gainera (salbuespen eredugarria izanik), lan boluntarioari esker lortua. Baina garaiak aldatu egin dira, eta bi urteko gogoeten ondoren benetako berrikuntzaren beharra ikusi du elkarteak, eta aurrerako jauzia emateko unea iritsi dela. Horrela, 2009rako, lau egitasmo planteatu dituzte. Lehendabiziko hirurek (mintzalaguna, idazmen-irakurmen eta kultur ekintzen proiektuak), koordinazio egoki baten ondorioz, euskararen erabileran eragiteko aukera paregabea eskaintzen dute. Eta laugarren proiektua, hamar urteren ondoren, aldizkariaren berrikuntzarekin lotuta dago. Herritarrontzako benetako zerbitzu publikoa eta herri dinamikan eragin handiagoa izango duen herri aldizkari baten aldeko apustua ere egin nahi du Zuhatzak. Deban euskararen aldeko herri mugimenduak aurrera egin dezan, inguruko herrietan bezala, eredu misto bat ezinbestekoa dela ikusi dute Euskara Elkarteab. Alde batetik, proiektutan lan egingo luketen boluntarioak egongo lirateke, eta bestetik, soldatapean, proiektu guztiak koordinatu eta euskaltzaleon dinamika berri bat sortzen lagunduko luketen bi pertsona. Horrela izanik, egitasmo hauetarako ilusioz betetako, eta euskararen normalkuntzaren alde lan egiteko gogoz dauden bi pertsona behar ditu Debako Euskara Elkarteak:
2.- ZUHATZAREN KOORDINATZAILEA (2 ordukoa, gizarte segurantzarekin)
|