| Hernaniko Kronikak 10 urte |
|
|
|
Hernaniko Kronika egunkariak 10 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, egun osoko jaialdia antolatu du. Datorren igandean izango da, ekainaren 20an, eta Hernaniko hainbat elkarte eta talderekin elkarlanean antolatu dute. Goizean Mendiriz Mendik ibilaldia egingo du Plazatik abiatuta. Tilosetan 11:00etatik aurrera, Pelota elkarteak, pelota partiduak antolatuko ditu eta umeentzako jolasak ere izango dira.
Arratsaldean ere ekitaldi ugari EGITARAUA 09:00etan, 2h 30min-ko ibilaldia Mendiriz Mendikoekin, Plazatik abiatuta. 11:00etan, herriko pelotari gazteen partidua, Tilosetan. 11:30etan, umeentzako jolasak, Tilosetan. 17:00etan, gazteentzako tailerrak Gazte Txokoarekin. 17:00etan, karta-jokoak. Eskoba eta Mus Txapelketak. Saria: Berriak elkarteak jarritako lotea. 18:30etan, kontzertuak Tilosetan: Oi dek oi, Ania eta Laiotz. |