| Kima elkarteak euskara ikaleentzako ipuin lehiaketa antolatu du |
|
|
|
|
Kima Euskara Taldeak bosgarren urtez jarraian euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketa antolatu du. Iazko berrikuntza maila bakarretik bi mailetara pasatzea izan bazen, aurtengo deialdiak bi berrikuntza ditu. Aurrenekoa, Altsasu, eta Sakanako, euskaltegietako ikasleekin batera Sakanako mintzakide programako partaideek ere parte hartu dezaketela (B eta C mailetan). Bigarren berrikuntza, lehiaketari hirugarren maila bat gehitzea da. C mailan ipuinen audio grabaketak lehiatuko dira eta elkartearen web orrian izanen dira entzungai. Informazio gehiago: www.altsasuneuskaraz.com |