| “PERTSONEN TRAFIKOA” bideoforuma Donostiako BAGERAren eskutik |
|
|
|
|
Gaiaz hitz egiteko, bideoforuma antolatu du Donostiako BAGERA elkarteak, bere asteazken kulturalen baitan. Hitzaldia apirilaren 6an izango da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:30etan. Bertan, Borja Portuondok eta Karlos Zurutuzak pertsonen trafikoari buruz egindako dokumentala proiektatuko da: “Esklabu Iraken”.
Karlos Zurutuza kazetari autonomoa da, eta Estatuko zein nazioarteko komunikabideentzat lan egiten du gatazka gune ezberdinetan. Giza Eskubideen egoera zailari buruzko erreportaje asko egin ditu hainbat herrialdetan, hala nola, Irak, Afganistan eta Pakistanen.
|