ARGAZKI LEHIAKETA 2004 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Topaguneak, bere lagunei gabon zoriontsuak eta urte berri ona opatzeko irudia bilatzen dabil. Arrazoi horrekin, eta pertsonen izaera sortzailea kontutan hartuta, 14 eta 99 urteko gazt... Topaguneak, bere lagunei gabon zoriontsuak eta urte berri ona opatzeko irudia bilatzen dabil.

Arrazoi horrekin, eta pertsonen izaera sortzailea kontutan hartuta, 14 eta 99 urteko gazteei zuzenduriko argazki lehiaketa antolatu du.

Beraz, zuen herriko lagunei antolatu dugun lehiaketan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu.

Ondoko lerroetan, lehiaketaren oinarriak dituzue: Argazki lehiaketaren oinarriak DEIALDIGILEA: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa. BABESLEA: Foto Ikatz GAIA: Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opatzea.

BALDINTZAK: Partehartzaileak 14 eta 99 urte bitarteko gazteak izango dira.

Profesionalen nahiz zaleen lanak onartuko dira.

EDUKIAK:· Partehartzaile bakoitzak gutxienez argazki bat eta gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu . Argazkiak beste lehiaketa batean saritu gabeak izan beharko dira. · Argazkiak egiteko ohiko teknika, teknika digitala edo mistoa erabil daiteke.

Argazki montaketa (fotomontaje) eta argazki collage-onartuko dira (fotocollage) · Espresuki lehiaketarako eginiko argazkiak nahiz lehenagotik eginak aurkeztu daitezke.

Zuri beltza nahiz koloreetako argazkiak aurkeztu daitezke. · Formatu guztiak onartuko dira.

Gehienezko tamaina 18x24 zm-koa izango da. · Lanen aurkezpena: gutunazal itxi batean aurkeztuko dira.Gutun azal honetan argi adieraziko da partehartzailearen goitizena eta “Argazki lehiaketa” kontzeptua.

Partehartzaile bakoitzaren obra osoarentzat gutunazal bakarra entregatuko da. Argazki bakoitzaren atzeko aldean egilearen goitizena eta argazkiaren titulua idatziko dira eta gutun azalaren barnean sartuko dira.

Gutun azalaren barnean gutunazal txikiago bat sartuko da, honen barnean egilearen izen abizenak, Nortasun Agiriaren zenbakia, helbideak eta harremanetarako telefonoa eta aurkeztu dituen argazkien tituluak adieraziko dira.

EPEA: Lanak 2004ko urriaren 8 a eta azaroaren 19 a bitartean, (arratsaldeko 17:00ak baino lehen) ondoko helbidean jasoko dira: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa Arlozabal 8bis.

1C 48220 Abadiño.

Bizkaia. SARIA: Sari bakarra egongo da: 300€ argazki materialean.

Edozein Foto Ikatz dendan jaso ahal izango dena. INFORMAZIOA: TOPAGUNEA Haur eta Gazte Saila 946215116 edo gazteak@topagunea.com OHARRA:ü Argazki saritua Topagunearen erabilpenerako geldituko da. ü Partehartzaileei Topagunearen inguruko informazioa emango zaie, gaian koka daitezen.
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing