| Arrakastatsua izan da Kameratoia 09 |
|
|
|
|
Aurreko edizioetan bezala, antolatzaileak, epaileak eta ikusleak ahobete hortz utzi zituzten gazteek joan den larunbatean Bermeon egin zen KAMERATOIA ‘09n. Lehiakideek hamar orduko epea zuten (goizeko bederatzietatik arratsaldeko zazpiak arte) gai hori eta ondoko zerrendan agertzen diren ezaugarrietako lau gutxienez hartuta, gehienez hiru minutuko iraupena izan zezakeen bideoa sortzeko.
Guztira, 115 gazte bildu ziren KAMERATOIAn parte hartzeko, 20 taldetan banatuta. Taldeak Hego Euskal Herri osotik etorri ziren: 12 Bizkaitik (haietatik 3 Bermeotik), 6 Gipuzkoatik, eta beste bana Araba eta Nafarroatik. Â
Epaileek nabarmendu zutenez, lan guzti-guztiek erakutsi zuten maila tekniko eta sortzaile handia, eta esan gabe doa sekulako meritua dutela egindako lan guztiek, lehiaketan sartu ala ez. Irabazleen lanak sarean daude jadanik. Eguneko argazkiak ere ikus ditzakezue hemen, hemen eta hemen   |