Euskal herrien arteko euskal jokoen III. topaketak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Xiba, Ikastolen Elkarteko egitasmoa dugu, euskal jolas, joko eta kirolak berreskuratzeko, gaurkotu eta hauen transmisioa segurtatzeko helburuarekin. Hau guztia euskara sustatuz eta euskaraz biziz. Hor... Xiba, Ikastolen Elkarteko egitasmoa dugu, euskal jolas, joko eta kirolak berreskuratzeko, gaurkotu eta hauen transmisioa segurtatzeko helburuarekin. Hau guztia euskara sustatuz eta euskaraz biziz. Horretan kokatzen dira aurten hirugarren aldiz antolatuko ditugun Euskal Herrien arteko euskal joko III. Topaketak. Ekimen hau zazpi probintzietan antolatzen da, jaialdika, apirilaren 22tik uztailaren 1era arte eta jaialdi bakoitzeko ordezkariekin azken jaialdia egingo dugu. Bizkaiari dagokionez aurten Ibilaldia jaiaren barruan egingo dugu Elorrion maiatzaren 28an.Kirolari lehiakortasun gehiegizkoa kendu eta benetako garrantzia partaidetzari eta ondo pasatzeari emateko, giroa asko zainduko da topaketa hauetan. Animaziorako musikariak izango dira, bertsolariak…..topaketak taldeen arteko bazkari batekin bukatuko dira. Talde bat osatzeko baldintzak: • 16 urtetik gorakoa izatea. • 12 pertsonaz osatutako taldeak (6 neska eta 6 mutil) izatea. • Talde bakoitzean, askoz jota neska federatu bat eta mutil federatu bat egon daitezke. Jaialdiko jokoak: 1. multzoa: Harri jasotzea, ingudea, lasto altxatzea, dantza eta xiba. 2. multzoa: giza-froga, lokotxak, txingak eta zaku-eramatea. 3. multzoa: toka, trontza eta soka-tira. 4. multzoa: galotxa eta mus jokoa. Izen ematea: Epea: apirilaren 27 arte. Beharrezko datuak: Taldearen izena- Herria- Arduradunaren izen abizenak eta telefonoa. Datuak helbide honetara bidali Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo Bizkaiko Ikastolen Elkartera deitu, 94-435.43.40, Fax-a: 94-435.43.41 Arduraduna: Iñaki Kortabarria TOPAKETAREN ONDOREN BAZKARI HERRIKOIA ANIMATU ZAITEZTE!
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing