Euskal Herriko I. Graffiti Lehiaketaren finaleko irabazleak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Euskal Herriko I. Graffiti Lehiaketako finala ospatu da Mendaron urriaren 2an. Eguna ilun eta triste samar esnatu bazen ere, piskanaka piskanaka eguzki izpiz alaitzen joan zen. Eta hor... Euskal Herriko I.

Graffiti Lehiaketako finala ospatu da Mendaron urriaren 2an.

Eguna ilun eta triste samar esnatu bazen ere, piskanaka piskanaka eguzki izpiz alaitzen joan zen.

Eta horri ezker, Mendaron egun guztian zehar hainbat artistek, kaleak koloreztatzeko aukera izan zuten.

Egun guztian zehar giro ezin hobea egon zen herriko kale eta bazter guztietan zehar.Eta azkenian, graffitigile guztiek gogo handiz lan egin zuten arren, lau graffiti suertatu ziren irabazle: · Teknikaren erabilpen egokienari saria XL taldeko kideek eraman zuten. · Koloreen erabilpen egokienari saria Zarautzeko Aitor Larrañagak eta Aritz Iruretak eraman zuten · Gaia hobeto isalatu duen graffitiari saria Gasteizko Egoitz Contek eta Eneritzek eraman zuten. · Graffiti original eta freskuenari saria Elorrioko Imanol Garaizabalek eraman zuen. Bertan lehiatu ziren kideek maila oso altua dutela adierazi zuten, bertan egindako laneatan.

Horiek egindako lana ikusteko aukera izan ez zenutenok, laster, web orri honetan egun horretan bizitakoak, imaginetan ikusteko aukera izango duzue.

 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing