|
Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketaren oinarriak |
|
|
|
|
HELBURUAK
• Gazteen sormena eta ekoizpen artistikoa sustatzea
• Gazteen izaera sortzailea eta beraien ekoizpen artistikoak gizarteratzea
BALDINTZAK
• 15 urte baino gehiago duten Eu...
HELBURUAK
• Gazteen sormena eta ekoizpen artistikoa sustatzea
• Gazteen izaera sortzailea eta beraien ekoizpen artistikoak gizarteratzea
BALDINTZAK
• 15 urte baino gehiago duten Euskal Herriko gazte euskaldunek parte har dezakete.
• Bakarka nahiz taldekako parte-hartzea onartuko da. Taldea gehienez lau lagunek osatuko dute.
• Teknika eta gaia libreak izango dira.
• Graffitia testuarekin aurkezten bada, testua euskaraz idatzi beharko da.
• Lanak originala, norberak sortua izan behar du eta ezin izango da beste lehiaketa batean aurkeztutako obrarik aurkeztu.
• Graffitiaren zirriborroa DIN A3 formatuan eta koloreetan aurkeztuko da. Gaia, diseinua eta koloreak baloratuko dira.
• Aurkeztutako zirriborro guztien artean, hamar aukeratuko dira. Horiexek izango dira, irailaren 16an Tolosan, goizeko 10.00etatik aurrera buruz burukoan lehiatuko direnak. Horretarako horma bana esleituko zaie.
• Lehiakideek Montana Cans-en Gold gamako sprayak erabiliko dituzte 2,5 x 5 metro inguruko hormetan graffitia egiteko.
ESKABIDEAK
Zirriborroak abuztuaren 31a baino lehen aurkeztu behar dira, bide hauetako bat erabiliz:
-Ohiko posta:
TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa
Arlozabal 8 bis, 1C. 48220 Abadiño (Bizkaia)
-Posta elektronikoa:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
IZEN-EMATEA
Parte-hartzaileak, gutunazal batean, ondoko datuak eman beharko ditu:
• Obraren izena
• Behar dituzten koloreen erreferentzia eta kopurua
• Egilearen izen-abizenak. Taldeen kasuan, taldeko kide bakoitzaren izen-abizenak.
• Nortasun Agiriaren fotokopia. Taldearen kasuan, taldeko kide bakoitzaren Nortasun Agiriaren kopia.
• Helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Taldearen kasuan, taldeko kide bakoitzaren datuak.
Gutun azalean “Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketa†adieraziko da.
Behin lan guztiak jaso ondoren, epaimahaiak hormen esleipena egingo du. Lehiaketa irailaren 16an izango da Tolosan (Gipuzkoa). Sari banaketa egun berean egingo da.
SARIA
1.200 euroko hiru sari banatuko dira:
• Teknikaren erabilpen egokienari
• Koloreen erabilpen egokienari
• Graffiti original eta freskoenari
Gainera, EuskoLabel duten hainbat produktuz osatutako sari berezi bat ere emango da.
ANTOLATZAILEAK
Tolosa 750. Urteurrena Fundazioa, Galtzaundi Euskara Elkartea, TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa.
BABESLEAK
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia,
Arabako Foru Aldundia, Kutxa, Tolosako Udala, Montana Cans-Fergasor, Kalitatea Fundazioa
INFORMAZIOA
TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa
Gazte Saila – Amaia
946215116 edo
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
|