| GAZTEZULO Bideo Lehiaketa Festa ostiralean DOKAn |
|
|
|
|
Ekimenaren lehen edizioa da, eta, GAZTEZULOk bidalitako oharrean kontatzen duenez, "orotara 43 bideo labur jaso ditugu, gehienak talde-lanak gainera. Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Koldo Almandoz zinema zuzendariek eta Egoitz Lasa eta Aitziber Garmendia aktoreek osatu dute epaimahaia". Sarrera doakoa da eta hona hemen egitaraua: 22:15. Saritutako bideoak pantailaratuko ditugu 22:45. Sariak banatuko ditugu. Bideo onenaren egileak 1.500 euroko diru saria jasoko du. Bestalde, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak ikus-entzunezko materiala erosteko 1.000 euroko txartela emango dio Donostian bizi edo ikasten duten parte hartzaileetan onenari. Azkenik, GAZTEZULO.COM-EN boto gehien jaso duenarentzat Ikusleen Sari sorpresa ere izango dugu. 23:00. Ander Lipusen Hala mintzatu zen Zappatrusta antzezlana. 00:00. Dj Bullek musika jarriko du. |