| KAMERATOIA 2011 martxan |
|
|
|
|
KAMERATOIA ikus-entzunezko rallyaren zazpigarren edizioa prest dago jadanik eta, bai, inoiz baino goizago dator aurtengoan. Topagunearekin batera Uribe-Kostako Mankomunitatea eta Sopelana, Urduliz zein Lemoizko udalak dabiltza antolakkuntza lanetan. Lehiaketa bera udalerri horietan izango da uztailaren 9tik 23ra bitartean. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 24ra arte. Aurreko edizioetan bezala, ekimenaren webgunea erabiliz eman behar da izena. Dena den, guk baino hobeto, Urko Aristi lagunak azalduko dizue zertan den lehiaketa eta zer egin behar den parte hartzeko:
|