|
Udan Argentinara "Hator Hona" egitasmoarekin |
|
|
|
|
18 eta 30 urte bitarte badituzu, euskararen, euskal musikaren, euskal dantzaren, euskal gastronomia edo euskal kirolen inguruko ezagutzarik baduzu, eta datorren uztailan Argentinara etorri nahi ba...
18 eta 30 urte bitarte badituzu, euskararen, euskal musikaren, euskal dantzaren, euskal gastronomia edo euskal kirolen inguruko ezagutzarik baduzu, eta datorren uztailan Argentinara etorri nahi baduzu, hauxe da zure aukera.
Necochea Euskal Etxeko familiek, hirugarren urtez jarraian, gazteak hartzeari begira haien etxeak antolatu dituzte, eta janaria eta ostatua emateko egokitzapenak egin dituzte.
" Etor zaitez gure euskal etxera ekintza horien inguruko zure esperientzia ezagutzera eman eta gure zentroan partaide direnei klaseak eskaintzera".
Ez da titulurik eskatuko, esperientzia, ezagutzak eta erakustera etortzeko gogoa izango dira kontuan hartuak. Bidaia bakoitzak ordiandu beharko du, beste guztia Euskal Etxeak eskaintzen du (pentsioa eta alojamendua).
Jar zaitez gjaiekin harremanetan, eta bidaiatzeko, ezagutzeko eta elkarbanatzeko aukera egokia den hau ez dezazula gal.
Informazioa eta izen ematea:
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua - harremanetarako pertsona: Aloña Arruti Telefonoa: 943 42 97 67 (17:00etatik 20:30tara)
Faxa: 943 42 98 37
E-maila:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
IZEN EMATEKO EPEA MARTXOAREN 27tik APIRILAREN 21era
|