Udaz gozatzeko hamaika arrazoi eta mila aukera! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioko Elkarteek euren udako eskaintza aurkeztu dute, berezko ezaugarriak nabarmenduz. Horrela, “euskararen erabilera” aisian ere sustatzea helburu duen eskaintza mart... TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioko Elkarteek euren udako eskaintza aurkeztu dute, berezko ezaugarriak nabarmenduz. Horrela, “euskararen erabilera” aisian ere sustatzea helburu duen eskaintza martxan jarriko dute. Euskara Elkarteen jarduna aisialdiarekin lotuta hasi zen, ezagutza eta erabileraren arteko desoreka gainditzeko asmoz, aisian euskararen erabilera erakargarritasun eta sormenarekin lotuz. Hortaz, lehenengo udalekuak orain 19 urte antolatu zituzten Euskara Elkarteek, 1.987an alegia. Horregatik, TOPAGUNEko Gazte Saileko arduradun Sonia Pérez Anguerak “Euskara Elkarteek duten eskarmentu handia” azpimarratu du eta, “horretan oinarrituta, euren eskaintza hobetu ahal izan dute urterik urtera”, azaldu du. “Aurtengo eskaintzak Euskara Elkarteen oinarrizko helburuari helduko dio eta beste hainbat aukera berri ere zabalduko du”, Txatxilipurdi elkarteko idazkari Elena Errartek azaldu bezala. Hortaz, “Udaz gozatzeko hamaika arrazoi eta mila aukera!” leloak 2006ko eskaintza aurkeztuko du. Lehenengo eta behin, hamaika dira Euskara Elkarteen aisiako eskaintzaren nolakotasuna definitzen dituzten ezaugarriak: 1.- Eskaintza planifikatua da eta egitasmo sendo batean kokatuta dago, Federazioak plangintza egituratu baten barruan prestatu baitu. 2.- Eskaintza jarraitua da. Aisia euskaraz bizitzeko asmo sendoarekin sortutakoa, eta adina (2-17 urte bitarteko haur eta gazteak) zein egutegia (urte osoa) kontuan hartzen dituena. 3.- Herritartasunean oinarrituta dago. Herritik sortutako eskaintza da eta herriari begira landu eta ematen da. Herrian erreferente izatea lortu du. 4.- Sormenezkoa da. Euskararen erabilera sustatu nahian, hamaika modu berri sortzeko gaitasuna izan du. 5.- Malgua ere bada. Egoera eta beharrizan berrietara egokitzeko gaitasuna izan duen eskaintza da Euskara Elkarteena. Gainera, euskal kultura, joera tradizional eta berritzaileak uztartuz garatu da. 6.- Kalitatea du oinarri, kalitatezko kudeaketan oinarria duen kalitatezko eskaintza hezitzailea baita. 7.- Anitza da eta horrela egiaztatzen du aisiako eskaintza oparoak eta ekipamenduen kudeaketak: udalekuak, kanpaldiak, auzolandegiak, tailerrak, kultur zirkuituak, ikuskizunak, lehiaketak... 8.- Eredu integratzaile eta parte-hartzailea du ardatz. Batetik, norbanakoen berezitasunak errespetatuz eta mugarik ezarri gabe, gizabanakoa sare berrietan integratzeko eskaintza hezitzaile eta irekia delako. Bestetik, gurasoek zein gazteek beraiek eskaintzaren garapen prozesuan parte hartzeko aukera ematen duelako. 9.- Aukera berdintasunean oinarrituta dago, herritar guztiei luzatu eta harreman sare berriak sustatzeko sortutakoa delako. Ingurune hurbilak jartzen dituen mugak gainditzeko, eta haur eta gazteak elkarren artean harreman berrietan jartzeko sortutako aukera aberasgarria da. 10.- Tokian tokikoa da, gertu-gertuko beharrizanak asetzeko, bertako berezitasunak errespetatuz eta sustatuz. 11.- Euskararen eremu osora zuzendutakoa, muga geografikoak gainditzeko sortu den egitasmoa baita. Elkartrukeak eta harremanak sustatzeko aukerak eskaintzen ditu. Bigarrenez, mila dira Euskara Elkarteen udako eskaintzak ematen dituen aukerak azaldu ditu Ttakun Kultur Elkarteko aisia saileko arduradun Saioa Larruskainek. “Hainbat udaleku mota daude”, zehaztu du, “irekiak, kanpaldiak, ibiltariak etab.”. Eskaintza zabal hori “2-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago”. Honako datuek horren dimentsioa ematen dute: Euskal Herriko hemeretzi herritan udalekuak izango dituzte, hamar Euskara Elkartek antolatuta, eta 4.200 haurrek (hamabi urtetik beherakoak), 300 gaztek (hamahiru urtetik aurrerakoak) eta 500 hezitzailek parte hartuko dute. Horregatik guztiagatik, “Hamaika arrazoi eta mila aukera” hauek udako ekintzen hautua “jolasa baino gehiago” dela adierazi du Saioa Larruskainek. TOPAGUNEko Euskara Elkarteek, azkenik, udako eskaintzaren garrantzia ikusita, aukerarik egokiena hautatzean ezaugarri guztiak kontuan izateko gomendatu dute.
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing