Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
Asteazkena, 2011(e)ko abendua(r)en 28-(e)an 14:33etan - Aste honean, Guaixe astekariaria ...
Aste honetan Guaixe astekariaren alea berezia da. Berezia bi       arrazoirengatik. Lehena gure irakurleak eta Beleixe Irratiko       entzuleak nolakoak diren azaltzen dugulako erreportajean. Baina,       ostiral honetako aleak berezitasunik baldin badu hori argazkiei       emandako tratamenduan du.
Astekaria eskutan hartzen duen sakandarra konturatuko da zorion       agurretan, elkarrizketan eta 11 galdera ataletan, baita       iragarkietan ere, argazkiak daudela. Baina horietan bakar       bakarrik. Gainontzeko orrietan ez dago argazkirik. Hutsik daude       haiei dagokien espazioak (www.guaixe.net web orrian aurkituko       dituzue).
Ez, ez zaizkigu argazkiak sartzea ahaztu. Nahiago hala balitz.       Hutsune horrekin protesta egin nahi dugu. Protesta Nafarroako       Gobernuak bere legea urratu eta hizkuntzaren normalizazioan       ezinbesteko diren euskarazko hedabideak laguntzarik gabe utzi       dituelako. Protesta foru administrazioak ez diolako inolako       begirunerik ez babesik azaldu euskal hedabide Nafarrei.
Sakanakoei
Argazki faltarekin ere sakandarrei ere deia luzatu nahi diegu.       Deia jabetzeko zenbat galduko luketen ibarrean euskarazko       komunikabiderik gabe. Heldu den astean oporretan izanen gara eta       badakigu batzuei hori luze egiten zaizuela asteroko moduan gurea       ez jasotzea. Pentsa hori betiko litzatekeela.
Argazkirik gabeko ale honetatik ere gonbite bikoitza sakandarrei.       Batetik, beleixeguaixe txartelaren inguruan informatu daitezen,       eta egoki jotzen badute eskuratu dezatela. Sakanako ekonomia eta       bertako euskal hedabideak lagundu dituzte txartelaren bidez. Beste       gonbitea, ilbeltzaren 5ean, 10:00etatik aurrera, Beleixe Irratia       (FM 107) sintonizatzeko. Sakanako euskal komunikabideen aldeko       saio berezia eginen da goiz-eguerdian. Sintonizatu Beleixe,       sorpresa pila egonen dira eta.
Bierrik fundazioa
Asteazkena, 2011(e)ko abendua(r)en 28-(e)an 14:24etan - Euskarazko palindormo lehiaketaren ...
Arrasateko AEDk Euskarazko Palindromo lehiaketa  antolatu du bigarrenez. Diotenez,  euskarazko palindromoen lehen lehiaketa  1923an “Kirikiño”k antolatu zuen eta  150 palindromo jaso ziren. Iazko  lehiaketara aurkeztutakoak kopuru horretara heldu ez ziren arren, jasotako uzta  oparoa izan zen.
Hona hemen lehenengo edizioko irabazleak:
Euskal Herriko palindromo  onena:
UTZI  PENAK ANE, PIZTU! Juan Mari Agirreurreta Aretxabaletarrak  egina.
Arrasateko palindromo  onena:
ATZO, AROTZA, ZERUAK ERREKA UREZ AZTORA OZTA Aitor Bengoa  Malbadirena
Aurtengoan ere uzta polita jasoko dutelakoan,  otsailaren 15a bitartean izango da lehiaketara aurkezteko aukera.
Lanak epaitzerako orduan ondorengoa  baloratuko da:  palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera,  eta aberastasun  semantikoa. Irabazleak otsailaren 29an emango dira ezagutzera.
Bi sari izango dira aurtengoan ere:
Arrasateko  onenarentzat: Txondorra erretegian bi  pertsonentzako etxeko menu berezia.
Euskal Herriko onenarentzat: Debako Txindurri-Iturri  nekazalturismo-sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi afaria, logela eta  gosaria
Oinarriak, AEDren webgunean daude zintzilikatuta.
Astelehena, 2011(e)ko azaroa(r)en 07-(e)an 09:54etan - Autopsiarako frogak liburuko pasarteak ...
Karrikirik, Iruñeko euskaldunon elkarteak, antolatzen duen Karrisolasa ekimenaren baitan Koldo Izagirrek idatzitako Autopsiarako frogak liburuaren pasarte batzuk aukeratu ditu eztabaidarako. Azaroaren 16an egingo da saioa, Karrikiri elkarteak Iruñeako Xabier jaitsieran duen dendan.
Saioari buruzko informazio gehigarria eta saiorako aukeratu dituzten pasarteak webguneak jarri ditu Karrikirik.
Ekimen zinez interesgarri honen hurrengo saioa ere iragarri du era berean, Karrikirik. Joxe Azurmendiri eginiko elkarrizketa bat izango dute abiapuntua urtarrilean izango den saiorako.
Asteazkena, 2011(e)ko urria(r)en 05-(e)an 15:06etan - Hiru ekimen berri GAZTEZULOren eskutik
GAZTEZULO aldizkariko lagunek gogotsu ekin diote ikasturte berriari, eta hiru ekimen berri abiatu dituzte uda amaitzearekin batera:
II. GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA
Iazko esperientzia bikainaren ostean, bideo lehiaketaren bigarren edizioa abiatu du Gaztezulok, iazko lelo berdinarekin: HI ETA HIRE MUNDUAK. Nolakoa da zure edo zuen mundua? Zertan ematen duzu(e) denbora? Zerk definitzen zaitu(zte)? Horiexek dira parte hartzaile guztiei luzatutako galderak.
Gaia zabala da, nork har dezala nahiago duen erara, eta islatu dezala kontatu nahi duen hori gutxienez minutu bateko eta gehienez hiru minutuko bideo labur batean, euskaraz. Informazio gehiago behar izanez gero, lehiaketaren webgunera jo.
II. GAZTEZULO SARIA
Bideo lehiaketarekin gertatu bezala, kasu honetan ere, iaz lehenengoa antolatu izanak bigarrena eskatzen zuen: 2011 urtean zehar egindako lana kontuan harturik, zein euskal gaztek merezi du II. Gaztezulo Saria?
Aktorea izan daiteke, idazlea, margolaria, bidaiaria, musikaria, politikaria, zientzialaria, diseinatzailea, kirolaria... edozein delarik ere bere esparrua... Dagoeneko ari dira zenbait izen nabarmentzen: Maialen Lujanbio, Patxi Gallego, Arnaldo Otegi, Uxue Alberdi...
Gaztezulo.com webguneko Eztabaidagunea izeneko atalean ari dira proposamenak jasotzen, botoak biltzen eta iritziak partekatzen. Bozkatzeko epea urriaren 28an amaituko da eta orduan Home Cinema bikain bat zozkatuko dute parte hartu duten guztien artean.
Ondoren, botoa eman dutenen izenean, garaikurra jasoko du II. Gaztezulo Sariaren irabazleak, eta bideo-erreportaje bat grabatuko ddute GAZTEZULOko lagunek berarekin –iazko irabazlearekin, Gorka Urbizurekin, egin bezala–
EUSKARAZKO KANTURIK GUSTUKOENA 2000-2010
Azken hamarkadako (2000tik 2010era, biak barne) euskarazko kanturik gustukoenaren bila gabiltza. Zein da zurea? Rocka, jazza, rapa, funkya, folka, trikitixa... edozein mota eta estilotako musikak balio du, euskarazkoa (euskaraz abestua) bada behintzat. Gogoratu, gustukoena bilatzen ari gara, hortaz, ez dugu esan nahi ranking honetan gailenduko den lana hamarkadako onena izango denik, gauza desberdinak dira!
Gaztezulo.com-eko Eztabaidagunea atalean prestatu dugu proposamenak, botoak eta iruzkinak jasotzeko gunea. Proposatu zurea eta arrazoitu aukeraketa!
Ostirala, 2011(e)ko uztaila(r)en 01-(e)an 12:28etan - GuaixeBeleixe txartel berria Sakanan
Sakanako Bierrik Fundazioak gaurtik aurrera jarri du erabilgarri BeleixeGuaixe Txartela. Fundazioko laguntzaileek Sakanako denda eta enpresetan deskontu edo eskaintza bereziak lortzeko aukera ematen duen txartela jaso dute. Laguntzaile ez direnak txartela eskuratzeko aukera izanen dute. Ekimenak Bierrik Fundazioa laguntzeaz gain, ibarreko ekonomia dinamizatzeko aukera bat da.
Ostirala, 2011(e)ko ekaina(r)en 24-(e)an 09:24etan - Hitzaldia Azkoitian
Hizkuntza txikiak, ahaleginak eta zubiak izenburupean hitzaldia egingo dute ekainaren 28an Azkoitian, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatuta. Hiru hizlari egongo dira:
Flor Canche. Yucatan estatutuko (Mexiko) Maya-yucateco-a. Hizkuntzalaria, Ekialdeko Yucataneko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea.
Arturo Muyulema. Ekuadorreko kitchwa. Tinkunakuy-ko (Centro de Pensamiento y Culturas Andinas) zuzendaritza kontseiluko kidea.
Jon Sarasua. HUHEZIko irakaslea eta Garabideko kidea.
Hitzaldia Azkoitiko Elkargunean izango da, ekainaren 28an, asteartea, 19,00etan.
Osteguna, 2011(e)ko maiatza(r)en 19-(e)an 12:18etan - Buah Txabal!! antzezlana EHn zehar
AED elkartearen eskariz, Buah txabal! antzezlana idatzi du Unai Iturriagak. Estreinaldia apirilaren 10ean egin zuten Markiña-Xemeinen, arreta ezin hobeaz, eta harrezkero beste bost herritara iritsi da obra. Datozen aste eta hilabeteetan ere hainbat lekutan izango dute Buah txabal! ikusteko parada. Urrutiago joan barik, maiatzean bertan, Arrasaten, Irunen, Lasarten eta Oñatin. Gero, Lantziego, Lakuntza, Ermua, Berango, Arrigorriaga…
ZERGATIK ETA ZERTARAKO Buah txabal!
Euskararen erabilera bultzatzeko lanean dihardugunon artean, sarri entzuten ditugu horrelako esaldi ezkorrak: “oso zaila da gazteei euskararen inguruan hitz egitea…”, “ez dute kontzientziarik hizkuntzarekiko…” , “ez dugu asmatzen mezuekin…” eta antzeko maina pilo bat.
Hortaz, gazteengana modu eraginkorrean hurbiltzeko ahalegin gisa erabaki zuten AEDn antzerki lan bat enkargatzea, eta horren bila jo zuten Unai Iturriagarena. Gazteei, euskararen inguruan, hizkuntza ohituren eta jarreren inguruan, argi eta garbi, itzulinguru barik, konplexu barik, ausardiaz, hitz egingo eta pentsaraziko dien obra beten bila.
Buah txabal! ez da beraz, denbora-pasa hutserako sortutako ikuskizuna, dibertigarria izan arren. Hori baino gehiago, uste dugu, Buah txabal! lan tresna bikaina dela euskara gazteen artean bultzatzeko ahaleginean dihardugun guztiontzat: elkarte, herri-administrazio, ikastetxe, gaztegune, udaletxeak…
ZEINENTZAT Bua txabal!
Oro har publiko gazteari zuzendutako antzerki lan bat da, baina ez bereziki gaztetxo-gaztetxoei, 16-17 urtetik aurrerako publikoari baizik. Eta hortik gora, euskaldun ororentzat, obran azaleratzen diren egoerak ez baitira gazteen artean ematen bakarrik.
Ekoizpen aldetik, formatu txikiko antzezpena da, xume-xumea bitartekotan, aktore bakarrekoa (Jon Zubiaga, “Osoron”) eta gazteak ibiltzen diren guneetan (taberna, gaztetxe, gazteleku…) antzezteko aproposa.
Informazio + AED elkartean
Ostirala, 2011(e)ko maiatza(r)en 13-(e)an 10:41etan - Lan eskaintza Elgoibarko BARREN astekarian
Elgoibarko BARREN astekariak kazetaria behar du, amatasun baimena betetzeko.
Eskaintzen da:
Jardunaldi osoko kazetari lanpostua, amatasun baimena betetzeko.
Eskatzen da:
Euskara maila ona, ahoz eta idatziz.
Kazetaritza testuak idazteko gaitasuna.
Lan taldean lan egiteko gaitasuna.
Informatika ezagutzak. Quark Xpress.
Baloratuko da:
Elgoibar edo ingurukoa izatea
Interesatuek bidali curriculuma maiatzaren 18rako:
Elgoibarko Izarra - Ubitarte 4, behea. 20870 ELGOIBAR
barren[abildua]elgoibarkoizarra.com
Informazio gehiago: 943 744 112 (Ainhoa)
Asteazkena, 2011(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 14:22etan - Euskararen transmisioari buruzko ...
Hizkuntzaren transmisioa hain garrantzitsua izanik, ezibestekoa da alor hau aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea eta plangintzak definitzea. Gaiari sendotasunez heldu, eta mintegi baten bitartez, gaiaren inguruan dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutzera emateaz gainera, transmisioari buruz eztabaida eta lan ildoak definitu nahi ditu Eibarko ...eta Kitto! euskara elkarteak antolatu duen mintegiaren bitartez..
Maiatzaren 25ean izango da Eibarko PORTALEAn Euskararen transmisioari buruzko mintegia. Egun osoko jarduna  izango da, goizean 8:45ean hasi eta arratsaldean 17:30ean bukatuko da. Izen ematea (20€ bazkaria barne) maiatzaren 6an zabalduko da eta orduan ezagutzera emango egitarau zehatza.
Mintegia udaletako euskara teknikariei, irakaskuntzako irakasleei, aisialdi taldeetako ordezkariei, euskara elkarteetako kideei eta abarri zuzenduta dago.
Izen ematea edo 943200918
Asteazkena, 2011(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 14:11etan - Kanpomartxo eguna igande honetan
Erandioko Berbots eukara elkarteak Kanpomartxo eguna ospatuko du maiatzaren 8an, urteroko ohiturari eutsiz. Erandio eta inguruko euskaltzaleek antolatzen duten jai eguna Asuan izango da aurten eta urtero modura egitarau oparoa izango du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, www.berbots.org webgunean aurki daiteke.
Igande honetan 12.00etatik aurrera Erandioko EUSKARAREN jaia!!!!
Aurten ere, DOAKO AUTOBUSA Asuara joateko!!! Ordu erdian behin 11.00etan hasita!!
Koadrilarekin planak zehaztu, eta ez hutsik egin!
DOMEKAN DANOK KANPOMARTXORA, ASUARA!
Osteguna, 2011(e)ko martxoa(r)en 24-(e)an 13:37etan - “PERTSONEN TRAFIKOA” bideoforuma ...
Gizakien salerosketa egungo deliturik larrienetakoa da. Indarraren, mehatxuaren, bahiketaren, iruzurraren eta pertsonak hertsatzeko beste modu batzuen bitartez, milaka pertsona berea ez den herrialdeetara eramaten dituzte beharturik lan egitera. Delitu horren barruan sartzen dira, besteak beste: behartutako prostituzioa, etxeko neskametza, tailer klandestinoetan lan egitea, organoak ateratzeko pertsonak salerostea …
Gaiaz hitz egiteko, bideoforuma antolatu du Donostiako BAGERA elkarteak, bere asteazken kulturalen baitan. Hitzaldia apirilaren 6an izango da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:30etan. Bertan, Borja Portuondok eta Karlos Zurutuzak pertsonen trafikoari buruz egindako dokumentala proiektatuko da: “Esklabu Iraken”.
Karlos Zurutuza kazetari autonomoa da, eta Estatuko zein nazioarteko komunikabideentzat lan egiten du gatazka gune ezberdinetan. Giza Eskubideen egoera zailari buruzko erreportaje asko egin ditu hainbat herrialdetan, hala nola, Irak, Afganistan eta Pakistanen.
Asteartea, 2011(e)ko otsaila(r)en 22-(e)an 17:20etan - Utzi penak Ane, piztu!
Arrasateko AED Elkarteak antolatutako Euskal Herriko Palindromo lehiaketak badu irabazlea. UTZI PENAK ANE, PIZTU! esaldiarekin, Aretxabaletan bizi baina sortzez pasaiatarra den Juan Mari Agirreurreta Elosegik eraman du sari nagusia:Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian, bi lagunentzako sagardotegi menua, logela eta gosaria.
Arrasateko palindromorik onena, Aitor Bengoa Malbadik bidalitako bat izan da: ATZO, AROTZA, ZERUAK ERREKA UREZ AZTORA OZTA. Saria, berriz, Txondorra erretegian lau pertsonentzako etxeko menu berezia.
Guztira 47 palindromo jaso ditugu lehiaketaren lehenengo edizio honetan. Palindromoak, besteak beste, Donostia, Bilbo, Pasai Donibane, Irura, Eibar, Aretxabaleta, eta Arrasatetik jaso ditugu. Parte-hartzaileak gizon nahiz emakumezkoak izan badira ere, gizonezko gehiagok hartu du parte.
Informazio gehiago AEDren webgunean
Asteazkena, 2011(e)ko otsaila(r)en 02-(e)an 16:41etan - Kongresura joateko autobusak ...
Debagoieneko euskara elkarteek gaur egin dute otsailaren 26ko egitarauaren aurkezpena Bergaran. Bertan egon dira  Arrasateko AED eta Txatxilipurdiko, Bergarako Jarduneko  eta  Aretxabaletako Loramendiko kideak. Denek ere Bilboko ekitaldietan parte  hartzeko deialdia egin diete bai euskara elkarteetako bazkideei eta  baita herritar orori  ere.
Goienak ondoko bideoan eta idatziz ere jaso ditu Bergaran bildutakoen esanak.
<object id="flowplayer" width="400" height="320" bgcolor="#000000" data="http://goiena.net/site_media/flowplayer-3.1.5.swf" type="application/x-shockwave-flash">
<param name="movie" value="http://goiena.net/site_media/flowplayer-3.1.5.swf" />
<param name="allowfullscreen" value="true" />
<param name="flashvars" value="config={                                                             "play":{"replayLabel":"Ikusi berriz"},                                                            "playlist":["http://goiena.net/site_media/photologue/photos/cache/Captura de pantalla 2011-02-02 a las 15.40.40_display.png",{"url":"http://www.biltegia.net/img/net/otsaila2011/TOPAGUNEA.flv","autoPlay":false}]}" />
</object>
Autobusak Debagoienetik eta Debabarrenetik
Adierazi dutenez, otsailaren 26an Bilboko kongresura joateko autobusa  antolatzeko asmoa dute Debagoieneko elkarteek. Nerea Mendizabalen  hitzetan, “bailara osoan izena ematen  duen jende kopuruaren arabera baldintzatuta egongo da, baina baikorrak  gara horretarako”.
Autobusa goizeko 8:00etan irtengo litzateke  Aretxabaletatik, eta Arrasate eta Bergarako jendea jaso ostean, Bilbora  abiatu. Bueltatzeko ordua arratsaldeko 20:00etan izango litzateke. Interesatuek lehenbailehen jakinarazi behar diote AED Elkarteari (943 77 12 28)
Debabarreneko elkarteak ere autobusa jartzeko aukera aztertzen ari dira. Interesatuok lehenbailehen adierazi Eibarko ...eta Kitto! (943 20 67 76), Elgoibarko Izarra (943 74 16 26) edo Soraluzeko Pil-pilean elkartean (943 75 13 04)
Astelehena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 31-(e)an 11:18etan - TOTOAN Federazioa, AIkor aldizkaria ...
Asteazkena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 19-(e)an 18:18etan - Palindromo lehiaketa AEDren eskutik
Arrasateko AED elkarteak palindromo lehiaketa du abian otsailaren 11ra arte. Euskal Herri osoko euskaldunek har dezakete parte, palindromoa sortu eta AEDra e-mailez bidaliz. Bi sari egongo dira, Euskal Herriko eta Arrasateko palindromorik onenentzat.
Ez badakizue ere, palindromoa aurretik atzera nahiz atzetik aurrera berdin irakurtzen diren hitza edo  esaldia.
OINARRIAK
Parte hartzaile      bakoitzak nahi beste lan aukez dezake.
Lanek ulergarriak eta      zentzudunak izan beharko dute ezinbestean.
Palindromoen luzera baloratuko      da, nahiz eta epaitzerako orduan ez den izango erabakigarria. Palindromoen      luzera hitzen arteko espazioak kontuan hartu gabe neurtuko da.
Epaimahaia, Markos  Gimeno palindromogileak, Erdu AEK-k      eta Arrasateko Udal Euskaltegiak osatuko dute.
Lanak, aed@aedelkartea.com helbidera bidali      beharko dira, abenduaren 28tik       otsailaren 11ra bitartean. Palindromoarekin batera egilearen      izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa jarri beharko dira.
Irabazleak, otsailaren 21ean, emango dira ezagutzera AED Elkartearen web gunean: www.aedelkartea.com eta      facebook-en.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta      epaimahaiaren erabakia onartzea suposatzen du.
SARIAK
Euskal Herriko onenari:
Debako Txindurri Iturri Nekazalturismo-Sagardotegian bi lagunentzako sagardotegiko afaria, logela bikoitza eta gosaria.
Arrasateko onenari:
Arrasateko Txondorra Erretegian lau pertsonentzako etxeko menu berezia.
Astelehena, 2010(e)ko abendua(r)en 13-(e)an 13:32etan - TOTOAN eta Itzarriko liburuak, ...
TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak eta Itzarri aholkularitza enpresak liburu bi aurkeztu dituzte Durangoko Azokan: Futbola, oinarritik euskaraz eta Benjamin eta aurre-benjaminen futbol entrenamenduaren urteko plangintza. Bigarren liburuan Kirolplaning enpresak ere hartu du parte.
Lanek futbolean euskara bultzatzea dute helburu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Txorierriko Mankomunitateak babestu dituzte.  Liburuen aurkezpena abenduaren 3an egin zen Landako elkartegian. Bertan hauek hartu zuten parte: Xabier Goienetxe, TOTOANeko presidentea; Koikili Lertxundi, Athleticeko jokalaria eta Itzarriko ordezkaria; Mikel Aranburu, Errealeko kapitaina; eta Asier Landa, Kirolplaning enpresaren ordezkaria eta bigarren liburuaren egileetariko bat.
TOTOAN, Itzarri eta Kirolplaning-eko ordezkariak pozik azaldu dira liburuek izan duten oihartzun eta harrera onarekin. Izan ere, ikusmin handia sortu dute bisitarien artean eta biak Azokako libururik salduenetarikoen artean egon dira.
Ostirala, 2010(e)ko azaroa(r)en 26-(e)an 10:29etan - Karrikiri dendan, euskara modan
Karrikiri euskaldunon elkarteak, Iruñean daukan dendaren eskaintza biltzen duen katalogoa atera berri du.
Alde batetik, euskaraz dagoen ekoizpen kulturala eta tradizionala  zabaldu nahi dute; eta, bestetik, euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko  behar ditugun produktuak sortzeko azpiegitura egokia sortu.
Izan ere,  zabalkundea eta sormena dira euren lanaren bi ardatzak. Helburu horiek  lortzeko Karriri dendaren eskaintza askotarikoa da: etxeko arropa, CDak, liburuak, euskal jantziak, musika, jokoak... eta oso produktu berezi bat: Maialen Lujanbiok Euskal Herriko aurreko finalean kantatuako bertso zoragarriak erabiliz,kamiseta bat egin dute; aukeran,  hainbat kolore eta taila dituzue.
Karrikiri Elkartearen dendan erosketak  egiteaz gain, hainbat informazio ere jaso ahal izango duzu:
Xabier  karrika, 4. 31001. Iruñea Tel. +34 948 225 845
<object codebase="http://download.macromedia.com/pub/shockwave/cabs/flash/swflash.cab#version=10,0,32,18" classid="clsid:d27cdb6e-ae6d-11cf-96b8-444553540000" type="application/x-shockwave-flash" height="401" width="420" style="width: 420px; height: 401px;">
<param name="allowfullscreen" value="true" />
<param name="menu" value="false" />
<param name="src" value="http://static.issuu.com/webembed/viewers/style1/v1/IssuuViewer.swf?mode=embed&layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml&showFlipBtn=true&documentId=101114124725-0514d9cd80354e249c947e3736c65d01&docName=katalogoa&username=karrikiri&loadingInfoText=katalogoa%202011&et=1290765776159&er=82" /><embed height="401" width="420" src="http://static.issuu.com/webembed/viewers/style1/v1/IssuuViewer.swf?mode=embed&layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml&showFlipBtn=true&documentId=101114124725-0514d9cd80354e249c947e3736c65d01&docName=katalogoa&username=karrikiri&loadingInfoText=katalogoa%202011&et=1290765776159&er=82" menu="false" allowfullscreen="true" type="application/x-shockwave-flash"></embed>
</object>
Open publication - Free publishing - More osagarriak
Asteazkena, 2010(e)ko azaroa(r)en 17-(e)an 18:21etan - EUSKARAZKO LIBURUEN TRUKE AZOKA
Aurtengo apirilaren 25ean arrakastaz mustu zuen Kima euskara taldeak ekimen berri bat: euskarazko liburuen truke azoka. Harekin Kimak altsasuarren artean euskarazko liburuen irakurketa bultzatu nahi zuen. Makina bat liburu trukatu ziren orduko hartan, gero irakurriko zirenak (hala pentsatu nahi dugu).
Liburu truke azoka beraz hori izan zen: euskaraz idatzitako liburuak dohainik lortzeko aukerarekin batera. Baina ez hori bakarrik. Topaketa bat ere izan zen. Bildu ziren euskaldunek elkarri liburuen eta idazleen berri eman zioten. Iritziak trukatzeko toki ederra izan zen.
Arrakastaren ondorioz, Kima euskara taldeak Euskarazko liburuen truke azokaren bigarren edizioa antolatzea erabaki du. Azaroaren 21ean izanen da, domekarekin, 12:00etatik 14:00etara. Foru plazan izanen da. Eguraldiak lagunduko ez balu Gure Etxea eraikineko beheko sotoan eginen litzateke.
Euskarazko liburu azokan parte hartzeko honakoa egin behar du: etxeko apalategi eta liburutegietan begiratzea. Euskarazko liburuen artean bat (edo nahi dituzten guztiak) aukeratu. Truke azokarako liburua(k) aukeratu ondoren haiek honako tokietara eraman beharko dira: Iortia kultur gunean, Itsasi euskaltegian, LHko institutuan, Kangu Udal Ludotekan, Iñigo Aritza ikastolan edo Zelandi eskola publikoan.
Han liburua eman eta trukean txartel bat jasoko du emaileak. Berdin da zenbat liburu ematen diren, beti txartel bakarra jasoko da. Liburuak hilaren azaroaren 19ko eguerdira arte jasoko dira. Domekan azokara agertu eta altsasuarrek emandako liburu guztiak mahaitan ikusgai egonen dira. Liburu artean arakatu eta gogoena aukeratu ondoren, jasotako txartela liburuagatik trukatuko du, literatur lana etxera eramanez. Txartel bakoitzeko liburu bat eramanen da.
Argi izan txartelak liburu bat eramateko aukera ematen duela, nahiz eta aurretik liburu gehiago eman. Jendeak liburu bat, hiru edo hamaika liburu utzita ere txartel bakarra jaso du. Truke azoka despeditu eta gero libururen bat soberan geldituz gero, altsasuar berrien artean banatuko ditugu, familia horiek euskarazko gutxieneko liburutegi bat izan dezaten.
Kima euskara taldeak gonbitea egiten die altsasuarrei liburutegia berritu eta egile berriak ezagutzeko aukera aparta hau ez galtzeko.
Literatura gehiago
Azokarena ez da Kima euskara taldeak euskal literaturarekin lotuta antolatzen duen ekimen bakarra. Testu bazka ere hor dago, hirugarren ikasturtea beteko duena. Hileko azken asteazkenetan dago hitzordua jarrita: azaroaren 24an, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan). Testu bazkako topaketetan idazle baten testu labur bat da saioaren ardatza. Testua irakurri eta gero, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, auzolanean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura, hitz joskera, esanahi bikoitzak eta beste ateratzen saiatzen gara. Azaroko saioan Joseba Sarrionaindiaren Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburura ezagutzeko bidea emanen du.
Kima euskara taldeak gonbite bikoitza bidali nahi die euskaltzaleei: euskarazko liburuen truke azokan parte hartzeko, batetik, eta, bestetik, Testu bazkara joateko. Azkenik, euskarazko liburuen truke azoka posible egin dutenei eskerrak eman nahi dizkiegu: Altsasuko Udala, Sakanako AEK, LHko institutua, Kangu Udal Ludoteka, Zelandi eskola publikoa, Iñigo Aritza ikastola eta Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzua. Batean eta bestean elkar ikusiko dugulakoan, adeitasunez agurtzen da
Kima euskara taldea
Altsasun, 2010eko azaroaren 12an
Ostirala, 2010(e)ko azaroa(r)en 12-(e)an 13:45etan - Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak
Mintzalaguna egitasmoak eta Kultura jarduerak dira ARABAKO EUSKALDUNON ELKARGUNEEN TOPAKETAK abiatzeko aukeratu diren gaiak. Amaiera,  Haur eta gaztetxoen aisialdia eta Euskaldunon elkarguneak aztertuz emango zaie topaketoi.
Topaketak, azaroaren 13 eta 20an izango dira, biak larunbata, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak bitartean, Gasteizko Artium-en.
Mintzalaguna egitasmoei eskainitako tartean, Getxoko Berbalaguna atala duen Getxoko “Sareak Josiz” egitasmoaren nondik norakoak azalduko dizkigu bertako kide den Rozio Luzesek. Horren ondoren, Araban, arlo horretan ari diren hiru esperientzia ezberdinen berri izango dugu; Gasteiz, Zuia Kuadrilla eta Barrundia Udalerriko mintzalagunak . Hiru horiek, bakoitza bere eremura egokituta, euskara gehiago erabili eta harreman sare euskalduna handitzeko aukera ederrak  ematen dizkiete bertako euskaldunei.
Kultura jarduerak aztertzeko garaia iritsiko da gero. Nolakoa izan behar du euskararen erabilera bultzatu nahi duen kultur dinamikak? Zein dira horretarako gakoak? “Kalea, auzolana eta bizipoza” proposatuko  digute Igor Elortzak eta Gotzon Barandiaranek, eta horiek uztartzeko moduaz pentsaraziko. Horren ondoren, Araban, kultur arloan izandako bi esperientzia interesgarriren berri izango dugu. Alde batetik, Arabako “Kuadrilla arteko bertso txapelketa”rena, Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik, eta bestetik, Laudioko “ Kantuzaleen txokoa”rena, bertako Basalarrina euskara elkartearen kideek azalduta.
Topaketek, hurrengo larunbatean, hilak 20, jarraituko dute. Goizaren lehen partean , haur eta gaztetxoen aisialdia “ Hamaika arrazoi eta milaka aukera” dituen arlo gisa azalduko digute Sonia Perez eta Nagore Amondarainek. Horren ostean, eremu horretako Arabako esperientziak ezagutuko ditugu. Merezitako atsedenaldiaren ondoren, Iñaki Martinez de Luna eta Iñaki Arrutik, “Sentitu eta egin. Nahia eta ekimena” azalpenean euskaldun kontziente eta motibatuen elkarguneen funtzio eta garrantziaz hitz egingo dute
Topaketak irekiak eta doakoak izango dira, baina, parte hartzea, aurretik jakinaraztea eskertuko litzateke, horretarako araba@topagunea.org helbidera idatziz. Hori egitean, doako ludoteka zerbitzuan lekua erreserbatzeko aukera dago.
Ostirala, 2010(e)ko azaroa(r)en 05-(e)an 11:23etan - XXIV. Jokin Zaitegi Sariketa, AEDren eskutik
Arrasateko AED        Elkarteak eta Elkar argitaletxeak,        Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea        gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako        ahaleginari jarraitzeko, XXIV. Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute,        aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dena. Sariketaren edizio honen helburua Mario Vargas Llosa idazle peruarrak idatzitako        Pantaleón y las visitadoras eleberria itzularaztea da. Horretarako, 6.000 euroko laguntza emango dio sariketa irabazten duenari.
Oinarri zehatzak eta informazio gehiago, AEDren webgunean bertan.