| Elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko metodologia eskuliburua aurkeztu du Topaguneak |
|
|
|
|
“Elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez. Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena” eskuliburua aurkeztu du Topaguneak gaur, ekainaren 22an Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegiko ekitaldi aretoan. Eskuliburu honek, era guztietako elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko metodologia garatzen du.
Gaurko aurkezpenean Topaguneko ordezkari Jasone Mendizabal eta Galder Unzalurekin batera, Ebete-ko Iñaki Eizmendik parte hartu du. Metodologiaren garapen eta argitalpenean Topaguneak lagun izan ditu era berean Bizkaiko Foru Aldundia zein Eusko Jaurlaritza, babesle modura. Iñaki Eizmendik metodologia bera aurkeztu du. Eskuliburua tresna modura jaio dela azpimarratu du eta helburu zehatza duela gogoratu du: elkarteetan eragiteko tresna zehatz, erabilgarri eta praktikoa eskaintzea, elkarteotako bizitza soziala (barne eta kanpo funtzionamendua) euskaldundu dadin.
Liburua salgai dago Topagunean eta hurrengo asteotan ahalik eta hedapen zabalena emango zaio metodologia garatzeko interesa duten erakundeen artean. |