Bob? Nor da Bob? by Jon Urraza
Category: Helduentzako antzerkia eta bakarrizketak
 

Gotzon Larrinaga Larri gitarra jotzen hasten da, kontzertu bat eman behar du Mikel Mike Bordarekin...Baina Mike berandu dator, nobiak utzi berri du eta ez dago kontzertuak emateko.

Larrik beste batzuk txarrago daudela dio; eta koadrilako pertsonaia ezberdinak tabernatik pasatzen joango dira:

- Txopi: inoiz ligatzen ez duena...baina beti ehizean

- Patxi: honen lehengusua, ez du ligatzen baina paso egiten duela dio.

- Ruben: erromantikoa, institutoko neska batekin maiteminduta oraindik.

- Meteoro: irtetzen den bakoitzean ligatzen du.

- Gartzia: sei kiloko furgonetarekin, kooperante solidarioarena egiten.

- Bilintx: Mike hobekien ulertzen duena, triste ta maiteminduta.

- Medikua: psikologoa, bapatean agertzen da batzuen buruak sendatu nahiean.

Antzezlan honetan stand-up comedyren (monologo barregarriak) espiritua mantentzen da; baina monologoak izan beharrean, antzezlan oso bat da, pertsonaiak sartu eta irten dabiltza, monologoak, elkarrizketak eta zuzenean jotako gitarra elektrikoa tartekatzen dira, erritmo bizia mantenduz.

 

  •  Idazle eta zuzendaria: Jon Urraza
  • Antzezleak: Jon Urraza eta Jon Zubiaga

 



Atzera
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing