|
Mikel Errazkin & HF
by Mikel Errazkin Category: Musika |
|
|
Jazz pop-a 90 hamarkadaraino atzera egin beharra daukagu; bertan oso gazte den Mikel bat aurki dezakegu beste zenbait lagunekin batera Sorotan Bele taldea sortuko zuena eta momentuko euskal musikaren paisaian ezagunetakoa izatera iritsi zena. Beraien ukitu berezia: folk estiloko lana baina pop puntu baten eskutik. Mikel taldearen flauta soinu zoragarrien erantzulea da; era berean, kantu gehienak ere berak konposatuak dira. Bostak Arte izenpean, folk tankera eta New Age ukituekin eginiko lana, oinarri instrumentalekoa eta Estatu osoan kritika ezin hobeak jasoko zituena. Taldean zeukan paperari dagokionez, flautak uztera beharturik aurkitu zen eta management lanak hartu zituen bere ardurapen. 1996 urtean, Sorotan Beleren muntai handiaz asperturik, Aixa taldea osatu zuen Kotte Susperregi abeslari, Iker Goenaga trikitilari eta Urbil Artola gitarra jolearekin. 1997 urtean bere bakarkako bigarren lana kaleratuko du Azken Momentuan izenburupean. Bere hirugarren diskoaren eskutik iritsiko da 1999 urtea, Beti Berandu, laugarren lana aldiz, Airborn (Airetik Jaioa) 2003 urtean argitaratua. Oraingo honetan, bere bakarkako bosgarren lana iritsi zaigu, soinuan eta produkzioan, jazz ukituko pop-a eta musika elektronikoa bilduko dituen aldaketak aurkitu ditzakegularik. Beste produkzioan tartekatua, asko landu eta zaindutako bost urteren emaitza da azken proiektu hau. Denbora honetan konposaturiko 30 kantu baino gehiagoren arteko hautaketa zorrotza da jan hau. Izenburua, 10.00, bere ibilbideko hamargarren lanarengatik da. Soinu berri eta moldaketa berriekin berreskuraturiko aurreko kantu batzuen zeharkako itzuli bat da. Aldaketa nabarmen bat dago Mikel Andueza bezalako saxofoi jolearen partehartzea, Igor Telletxearen bateriaren egonkortasuna, eta berriro ere Txema Garces-en baxua eta Xabi Lopez-en gitarra, jada HF-ren soinuaren zati handi baten entzule direlarik. Beste berrikuntza bat guztiz ezezagunak diren bid abeslari, Ane Odriozola eta Oihana Lekuona, erabiltzearena da eta azkenik, soinu elektroniko, sample eta gainontzekoekin egindako esperimentazioa.
|