Hamar mezu eta dei bat by Patxi Zubizarreta
Category: Literatura emanaldiak
 

Literatura unibertsaletik eta Patxi Zubizarretaren lumatik bildutako hainbat testu (ipuin labur eta poemak gehienak-Pessoa, Auden, Rivas, Igerabide, Martin Garzo...) batzuk gordinak, beste batzuk pizgarriak, baina denak ere sentsualtasunez beterik, istorio batean harikaltuak eta gai nagusia amodioa dela. Gidoi eta irakurle lanetan Patxi Zubizarreta bera arituko da.
Errezitaldi musikatu honetarako propio sortutako musikaren egile eta baxu jotzaile Txema Garces (lehenik Imanol, Lete, Valverde, Jabier Muguruza eta hainbat kantarirekin parte hartutakoa). Saxoan, musika arloan ere oso ezaguna den Josetxo Goia-Aribe (Ilhargi-min dugu bere azken diskaren izenburua).
Bi musikariak lehendik elkarrekin aritutakoak dira.


Atzera
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing