Maitalea by Gilkitxaro
Category: Literatura emanaldiak
 

Gilkitxaro antzerki taldeak irakurketa dramatizatua eskaintzen du. Irakurketa dramatizatua bada ere, taldea, zenbait elementu teatral erantsi dizkio ikuskizunari; obrarako eszenografia, argiztapena eta jantzieteria xumea, alegia.
2005eko Literatura Nobel saria Harold Pinter antzerki-idazle ingelesak irabazi zuen, eta, Jokin Zaitegi sariketari esker, Iñigo Errastik euskaratu du Pinter-en obren antologia bat, tartean “Maitalea” izenekoa. Pertsonen arteko inkomunikazio arazoak lantzen zituen batez ere Pinterren antzerkiak, bikoteak edo talde txikiak agertzen dira, eta absurdoaren eta naturalismoaren arteko nahasketa pertsonal bezain sujerikor bat sortzen du.


Atzera
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing