Igelaren Banda by Igelaren Banda
Category: Musika
 

Folk Jazza

Igelaren banda, 1998. urtearen amaieran sortu zen, eta partaideak oso idea sinple baten inguruan batzen ditu, alegia, euskal doinu eta erritmo tradizionalak abiapuntu bezala hartuta, doinu berriak sortu, eta doinu hauek garatu ahal den modurik libreenean, jazz edo musika berrietatik ikasitako ereduak erabiliz, baina beti berezko nortasun bat gorde nahian.

Melodia eta doinu tradizionalok oso libreki berridatzi eta armonizatzen dira, honetarako, askotan, ezohiko bideak erabiltzen direlarik. Kasu gehienetan inprobisazioa da tresnarik eraginkorrena kantak desarroilatu ahal izateko, nahiz eta zenbaitetan, doinuak eta lineak aldez aurretik finkaturik egon. Honela, Zuberoako amodiozko kanta bat, bidaia zirraragarri bat bilaka liteke, edo Lenitz Gatzagako Igone eguneko kanta bat erritmo sasi tropikal bihurtu.

Hau dena tradizioa abiapuntu bezala hartuta, eta beti ere aparteko izaera eta estilo bat gorde asmoz. Taldeko partaideak euskal musikaren barruan aspalditik ari dira talde zein projektu ezberdin eta ugarietan parte hartzen, Oskorri taldean nagusiki, baina, Hiru Truku, Kepa Junkera, Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Barraca, Selva, La Ferretería del Son, Oreka TX eta beste zenbait taldetan ere. Honez gain, disko askoren grabaketan, hala nola zinean, antzerkian eta baita telebistarako musika lanetan zailduriko musikariak ditugu.

Formazioa:

  • Bixente Martinez: mandolina eta gitarrak.
  • Txarli de Pablo: kontrabaxua.
  • Iñigo Egia: perkusioak.


Atzera
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing