| Tokiko Hedabideen Lan Poltsa |
|
|
|
|
![]() Topagunearen bazkideen artean 42 tokiko hedabide kudeatzen dituzte: 35 aldizkari, bost irrati eta bi telebista. Denak ere hurbileko informazioaren esparruan mugitzen dira, eskualdeko edo herriko albisteak landuz. Gertukotasunak aukera aparta eskaintzen du irakurle / ikus-entzulearekiko zuzeneko harremana izateko eta, batez ere, zuzen-zuzeneko kazetaritza egiteko. Hedabide handietan hain ohikoa den prentsa ohar eta prentsaurreko bidezko funtzionamendua hutsaren hurrengoa da tokikoetan, eta kazetariak etengabe aritu behar du albistearen bila: jendearekin hitz egin, bateko eta besteko iritziak jaso eta kontrastatu... primerako eskola direla esan daiteke, beraz, benetako kazetari sena dutenentzat. Tokiko hedabideon lana errazteko asmoz, haien langile beharrei erantzuteko lan poltsa eratu du Topagunearen Hedabide Sailak. Sarritan aldi baterako zein epe luzerako langileak behar izaten dira hedabideotan, haien jardueraren esparru guztietan: kazetaritzan, noski, baina baita diseinuan, maketazioan, argazkilaritzan, administrazioan, komertzial lanetan, publizitate alorrean, ikus-entzunezkoen alor teknikoan... Lan-poltsan izena ematea oso erraza da:
Zalantzarik edo galderarik izanez gero, ez izan erreparorik gurekin harremanetan jartzeko, horretarako formularioa erabiliz.
1 Norberaren datuak babesteko 15/1999 Legea betez, ondokoa jakinarazten dizugu: |