Irakurri, Gozatu eta Oparitu

Ipuina ez da gauza gozoa, laztana. Arrazoi du Irati Jimenezek, ipuinak munduko zapore guztiak biltzen ditu gozoaz gain, eta batzuetan erre egiten du mingaina. Eta ez da umekeria. Ipuinak haurdun utzi ninduen. Gure amari ere ipuinak bete zion sabela: aita hil zitzaion egun berean gelditu zen haurdun. Aitona hil eta juxtu bederatzi hilabetetara jaio nintzen ni. Ez duzue sinesten? Nahi duenak erraz topa litzake frogak. Baina ipuinek ez dute frogarik behar. Ipuinak beti nahi du azalaren azpian bizi, eta esku barruko zirrikituetan gordetzen dira norberak asmaturiko ipuinak. Gehiago

  • Eusko Jaurlaritza
  • Topagunea