livemarks
Komunikabideak
Zumaiako Baleike aldizkariak jaso du Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Zumaiako BALEIKE hilabetekariak jaso du Andoaingo Udalak urtero ematen duen Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia.  2009ko maiatzetik 2010eko maiatzera Euskal Herriko telebista, irrati eta paperezko komunikabideetan argitaratutako lanak hartu ditu epaimahaiak kontuan saria erabakitzeko. Diploma, Xabier Laka eskultorearen oroitikurra eta 9.000 euro jaso ditu Baleikek.

argazkia_fotonoHauek dira epaimahaiak gaurko ekitaldian azaldu dituen arrazoiak saria Baleikeri emateko:

"Papereko aldizkaria da, hilabetekaria, eta iraganean, neurri batean bederen, egunerokotasunari lotzen zitzaion. Hilabetekari izaten jarraitzen du, baina euskarri ezberdinetaz baliatuz garai berrietara eta irakurleen apetetara egokitzen asmatu du. Papereko aldizkariak sakoneko aldaketak egin ditu, egunerokotasuna alboratu du, erreportaje landuen gune bihurtu da; baina ez du baztertu egunerokotasuna, beste modu batean lantzeari ekin baizik: halatan, eguneroko informazio eta jakingarriei web gunean egiten die lekua.

Berrikuntza ipar-orratz hartuta, paperean argitaraturiko idazlan asko bideo eta argazki bidez osatzen eta aberasten dituzten web gunean.

Berrikuntza eta kalitatea uztarri berean doaz: horretaz jabetzeko aski da idazketa zainduari, infografiari, maketazioari eta erreportaje-moten ugaritasunari erreparatzea. Erakargarria zaio irakurleari, edukia ez ezik baita papera eta kolorearen trataera bera ere. Hitz bitan esanda, produktu betea.

Iturriak bikain bilatu eta baliatzen ditu, tokikoak ez ezik kanpokoak ere.

Toki aldizkaria izanik, tokikoa eta globala egoki uztartzen asmatu dute, bertakokerietan erori gabe baina bertakoa den produktua eginez.

Toki aldizkaria goi mailako aldizkari bihurtu da, toki aldizkari izateari utzi gabe. Eredugarria da, ezbairik gabe, toki-aldizkarientzat, aipatu ditugun ikuspegi guztiengatik eredugarri".

BALEIKErekin batera, Beñat Sarasolak jaso du Kazetari Berria saria, Berrian idatzitako literatura kritikengatik, eta Imanol Muruak Sari Berezia, Loiolako Hegiak lanagatik. Ohorezko aipamena, berriz, ARGIA astekariak jaso du, 90 urteko ibilbide oparoa goraipatuz.

 
Orio eta Aiako Karkara aldizkariak diseinu berria du PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Orio eta Aiako KARKARA hamaboskariak 282. zenbakia argitaratu berri du, eta harekin batera erabateko aldaketa egin dio diseinuari.

Karkara berriaren diseinua Danel Agirre Lertxundi zarauztarrak egin du eta lehenengo begiratuan sumatzen da aldaketa. Azala dinamikoagoa da orain, eta aldakorra izango da nabarmendu nahi den gaiaren arabera. Barrualdean ere nabarmenak dira aldaketak: iritzi ataleko irudiak desgaertu dira testuari pisu gehiago emateko, eta, oro har, diseinu arin eta garbiagoa du orain aldizkariak.

Onena, hala ere, zuek zeuek ikustea da. Horretarako, aldizkaria osorik deskargatzea baino ez duzue.

 
Ongi etorri Aiaraldea.com PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Tokiko hedabide berri baten jaiotza ospatu dute asteburuan Arabako Aiaraldeko eskualdean. Aiaraldea.com bertako euskaltzale talde batek sortutako proiektua da, eta eskualdeko hainbat eragileren inplikazioa lortu du planteamendu ireki eta partehartzaileari esker. Edukiei dagokienez, multimediaren aldeko apustu argi eta garbia egin dute Aiaraldea.com-en, eta dagoeneko era guztietako edukiak aurki daitezke euren webgunean: telebista, klipak, ikus-entzunezko erreportajeak, audioak, idatzizko albiste arin eta azkarrak, elkarrizketak, kultur ondarearen txokoa, foroak, blogak…

 

 

Topaguneatik ongi etorri beroa eman nahi diogu proiektu berriari, eta zorionak sortzaileei sortu duten produktuaren kalitateagatik. Urte askotarako!

 

 
Euskarazko aldizkariei gainbegirada Newspaper Innovation atarian PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Newspaper Innovation webguneaUtrechteko unibertsitateko komunkazio saileko irakasle Piet Bakker-ek egiten duen NewsPaper Innovation blogak bizpahiru sarrera eskaini dizkio azken asteotan euskarazko argitalpenei. Bakkeren bloga erreferente garrantzitsua da doako prentsaren munduan.

Bakkerren idatziak irakurri nahi izanez gero, hona loturak (ingelesez daude):

 

 
Noizko hitzarmena? Nafarroako euskarazko hedabideek Nafarroako Gobernuari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Honezkero jakina denez, 2009. urtea ohi baino zailagoa izan da Nafarroako euskarazko hedabideontzat. Iaztik datorren diru-laguntzen auzia konpondu nahian urte osoa Euskarabidearekin elkarlanean eman dugun arren, alferrik izan dira ahalegin guztiak: ez 240.000, ez 9.567. Nafarroako Gobernuak ZERO euro inbertituko du aurten euskararen presentzia hedabideetan sustatzeko, euskarazko nafar prentsa diru-laguntzarik gabe utziz lehen aldiz azken 23 urteotan.

?

Horrek mindu, iraindu eta egoera larrian utzi gaitu Nafarroako euskarazko hedabideak, era guztietako kalte zuzenak eta zeharkakoak ere eraginez. Dagoeneko estu-estu dugun gerrikoa are gehiago estutu beharko dugu gutako askok, eta ez litzateke harritzekoa datozen hileotan baten batek Ttipi-Ttapa Telebistaren bide beretik jarraitu behar izatea, gaudenean ez baita erraza finantzazio bide alternatiboak bilatzea, saiatzen ari garen arren. Diru-laguntzen afera porrot gisa aurkeztu du Euskarabideako zuzendarikudeatzaile Xabier Azanza jaunak, urte osoa eman baitu laguntza etorriko zela publikoki zein pribatuan errepikatzen. Hala ere, karguan segitzeko asmoa duela azaldu du argi eta garbi.

?

Gauzak horrela, eskaera zuzena egin behar diogu: ez dadila kudeatzaile figuraren atzean ezkutatu, ematen diotena banatzera mugatuz, eta zuzendari gisa jokatu dezala: erabakiak hartuz, proposamenak eginez, behar duena Gobernuari exijituz, eta porrot hori gainditzeko urratsak emanez. Hari ez beste inori dagokio egoera bere onera ekartzea. Horretarako, ekimena hartu behar du, eta, gutxienez, ondoko hauek argitu:

?

  • Lehenik eta behin 2010eko diru-laguntza deialdia lehenbailehen argitaratu dezala.
  • Azken bileretan adierazi dizkigun 'oztopo legalak' baino, jar dezala behingoz mahai gainean lege zein ekonomia aldetik zeintzuk bide jorratuko dituen zehazki (akordia, hitzarmenak) hedabideen egoera egonkortzeko, Parlamentuaren eskaerari erantzunez.
  • Aztertu eta zehatz dezala zein den euskararen erabilera duintasunez eta eraginkortasunez sustatzeko beharrezko gutxieneko diru-kopurua, horren berri eman dezala jendaurrean, eta beharrezko duen hori eska diezaiola Gobernuari eta baita Parlamentuari ere.

Bere postutik gauza asko egin daitezkeela esan du Xabier Azanzak porrotak gorabehera bertan geratzea azaltzeko, eta orain du aukera hala dela erakusteko. Horren zain gaude eta, beti bezala, ahal dugun heinean laguntzeko prest.

?

Bestalde, Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordeari ere zuzendu nahi gatzaizkio: Batzorde horrek aho batez onartu zuen eskaria egitea gobernuari euskarazko hedabideen egoera egonkortzeko hitzarmenak lantzeko, eta eskariaren jarraipena egiteko. Gertatutako guztia kontuan hartuta, uste dugu Parlamentuari ere badagokiola esku hartzea Gobernuak hedabideok jarri gaituen ataka honetatik ateratzeko.

?

Nafarroako Gobernuari ere, hainbat aldiz errepikatu dugun bezala, eskatu nahi diogu aitzakiak alde batera utzita legeak agintzen diona bete eta bere ondarea ere badiren euskara eta euskal kultura, zein nafar euskaldunoi merezi dugun errespetua erakuts diezagula.

?

Azkenik, eta orain arte egin dugun bezala, eragile horiei guztiei argi adierazi nahi diegu prest gaudela egoera hau onera ekartzeko behar duten laguntza guztia emateko.

?

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

Nafarroako euskal hedabideak

Nafarpress

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 4 Zenbatetik 16
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing