livemarks
Komunikabideak
Tokikom aurkezpena GOITBn PDF fitxategia Inprimatu E-posta
 
Tokiko hedabideek TOKIKOM aurkeztu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta

TOKIKOM aurkezpenaTOPAGUNEAn federatutako tokiko hedabideek TOKIKOM aurkeztu dute gaur, tokiko hedabideen marka bateratua. TOKIKOMek tokiko hedabideen sektoreak duen indarra azpimarratzea eta barne kohesioa areagotzea du helburu nagusitzat. Arduraduek azaldu dutenez: Dauden leku guztietan, tokiko aldizkariak liderrak dira hedabideen alorrean. Baina hala ere, txikiak direlako pertzeptzioa gailendu egiten da gehienetan. Tokikotasuna tamaina txikiarekin lotzen da sarritan, batez ere, iragarle handien eta bestelako eragile publiko eta pribatuen aldetik, eta ez dugun irismen handiarekin, edo irakurleen atxikimenduarekin. Hori ekiditeko, TOKIKOM sortzea erabaki dugu, tokiko aldizkarien talde izaera azpimarratzera datorren marka bateratua.

Baina TOKIKOM ez da asmo deklarazio hutsa, eta bere lehen fruitua gaur aurkeztutako www.tokikom.com tokiko aldizkarien agregatzailea da

Tokikom.com webgune berriak TOKIKOMeko aldizkarien edizio digitaletako titularrak jaso eta batera aurkezten ditu automatikoki, Euskal Herriko tokiko errealitatearen orainkari moduko bat eratuz. Titular batean klik eginez gero, jatorrizko webgunera eramango gaitu, informazio osoa lehen eskutik jaso dezagun.

Horrez gain, eskualdekako aukeraketa ere egin dezakegu, leku jakin bateko albisteak irakurri edo bertako aldizkaria zein den jakin nahi izanez gero. Webgunea gure eskaparatea ere bada nolabait, eta bertan aurki daiteke hala TOKIKOMen beraren nola aldizkari bakoitzaren inguruko informazio zehatza, kontaktatzeko modua eta abar.

 
Nafarroako euskarazko hedabideen balorazioa diru-laguntzen afera dela eta PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Nafarroako euskarazko hedabideen balorazioa diru-laguntza ezaz
Hedabideen ordezkariak balorazioaren berri ematen NABARRERIAko lokaletan

 

Nabarreriako Mikel Buldainek, Nafarroako Topaguneako Oskar Zapatak eta Bierrik Fundazioko Garbiñe Petriatik ondoko idatzi hau aurkeztu dute Iruñean, Nafarroako euskarazko hedabideen izenean, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzarik ez emateko erabakiaren urgentziazko balorazioa eginez:

Euskarabideako zuzendari-kudeatzaile Xabier Azanzak atzo jakinarazi zuenez, Nafarroako euskarazko hedabideok zentimo bakar bat ere ez dugu jasoko, Nafarroako Gobernuak diru laguntza deialdia ez egitea erabaki duelako.

Arrazoia? Horretarako zegoen diru kopurua (240.000 euro) Hezkuntza Departamentuak Ikastetxe edo haurtzaindegiren batean... obrak egiteko behar omen ditu eta hori lehenetsiko dute.

Arrazoi horri aitzakia usaina dario nonahitik begiratuta ere. Gure ustez, hau guztia ez da erabaki teknikoa, erabaki guztiz politikoa baizik, xede garbia duena: Euskal Komunikabideak gutxiestea, euren langileak eta ordezkariak mespretxatuz, Nafarroako euskal komunitatea beste behin ere iraintzea bilatzen duena, bide batez legez ezarrita duten betebeharrari muzin eginez.

Ezerezean geratu da, beraz, Euskarabideak eta Hezkuntza Departamenduak urte osoan zehar, eta uztailean bereziki, emandako hitza. Deusetarako ez du balio urte osoan zehar aurtengo egoera konpontzeko inbertitu ditugun ordu eta ahalegin guztiak.

Dudarik gabe behin erabakia finkoa dela dakigula, gure esku dagoen guztia egingo dugu Nafarroako Gobernuaren gainetiko instantziek honen berri jaso dezaten.

Hori horrela, dei zuzena egiten diegu PSN, NABAI, EB, CDN eta nola ez UPNri ere datorren urterako aurrekontuetan euskarazko hedabideok aurten jasan dugun kolpe latz hau neurri batean behintzat konpentsatu eta aurrekontuan ezarritako 250.000 euroko partidaz gain, aurtengo uztailean hitz emandako beste 240.000ak gorde ditzatela helburu horretarako.

Azkenik, eta inoren borondate eta asmo pertsonalak zalantzatan jarri gabe, dei zuzena egin nahi diegu hala Euskarabideako zuzendariari nola bere zuzendaritza taldeari hausnarketa sakona egin dezaten jokatzen ari diren paperaz eta horren baitan erabaki dezaten aurrerantzean nola jokatu. Borondateak borondate, Euskarabidea ere Nafarroako Gobernuaren parte da, eta egoera honen erantzukizuna hari dagokio zati handi batean. Horretaz hausnartzeko eta koherentziaz jokatzeko eskatu nahi diegu guztiei.

Gertatu dena gertatu dela ere, euskarazko hedabideen egoera egonkortzeko Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean aritzeko prestutasuna izaten jarraitzen dugu. Beste aukerarik ez dugu: finean, horixe da gure helburua, eta Gobernuaren legezko zeregina.

 
Nafarroako euskarazko hedabideen gutun irekia PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileari

 

Nafarroako euskarazko hedabideen ordezkariak, 2008ko iraileko prentsaurreko bateanAzaroaren 24ko datarekin Euskarabideako zuzendari-kudeatzaile Xabier Azanzak ondoko adierazpena egin zuen Xorroxin Irratian, euskarazko hedabideetarako laguntzen desblokeoa dela-eta:

“Telefonoz Topaguneko zuzendariari deitu diot orain gutxi berri txarrak emateko, Atzo arte deialdia aterako dela esan diegu bai hedabideetako ordezkariei baita medioetan galdera egin digutenei. Horretarako behar den Gobernu Akordioa sinatuko zela esan dugu. Eta gaur jakin dut atzoko Gobernu saioan ez zutela onartu diru laguntza ateratzeko behar zen akordioa. Zergatik ez zen onartu oraindik ez dakidala aitortu behar dut. Kontua da epez hain estu ibilita oso beltza ikusten dudala. Akaso hurrengo bileran….ba ez dakit “ (klik hemen elkarrizketa entzuteko)

Hitz horiei erantzunez, duela urtebetetik hona Euskarabidearekin eta Azanza jaunarekin gaia lantzen gabiltzan euskarazko hedabideen ordezkariok honako hau adierazi nahi dugu gure aldetik:

  1. Urte osoa jiraka eta bueltaka ibili ostean, ezin dugu sinetsi uztailean agindutako 240.000 euroak ez dituztela banatuko.

  2. Kasu eta une honetan Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileari dagokio Gobernua konbentzitzeko edo presionatzeko ardura.

  3. Diru laguntza deialdia ateratzeko erabakia oraingoz Nafarroako Gobernuaren eskuetan dagoen heinean, eta egoeraren larritasuna kontuan hartuz, Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileari eskatzen diogu, Gobernua konbentzitzeko eta presionatzeko eduki ditzakeen bide guztiak erabili ditzala, bere kargua mahai gainean jartzeraino beharrezkoa izanez gero.

Horrez gain, eta Azanza jaunak egoera erogarri hau desblokeatzen asmatuko duelakoan, agerian utzi nahi dugu beste behin ere gure prestutasuna 2.010. urtean euskarazko hedabideen egoera egonkortzeko elkarlanean segitzeko.

 

 

Iruñea 2009/11/25

 

Oskar Zapata (Topagunea)

Garbiñe Petriati (Euskarazko hedabideak)

Mikel Buldain (NafarPress)

 
Beleixe Irratiaren mustutze ekitaldia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
BELEIXEK 10 URTE

Azaroaren 28an, larunbata, Beleixe irratiak ateak zabalduko ditu estudio berria ezagutarazteko. Beleixe irratiak 10 urte bete ditu aurten. Urte hauetan guztietan, Etxarri Aranazko kultur etxeko gela bat izan da bere egoitza. Hasierako gelatxo hura txikiegia zen behar bezala lan egiteko, eta, hemendik aurrera, Etxarri Aranazko udalarekin lortutako hitzarmenari esker, udaletxeko estalopean egonen da Beleixe irratia, Turismo bulegoaren ate berean. Hauxe da mustutze ekitaldirako egitaraua:

 

  • 10:00etatik 12:00etara saio berezia zuzenean

      • 10 urteetako ibilbidea gogoraraziko duen zuzeneko saioa. (Elkarrizketak + 50 lagunen zorion agurra jasoko da)

  • Puzgarriak eta haur jolasak Etxarri Aranatzen

  • 12:00 mustutze ekitaldia eta auzatea (irratiaren egoitza berrian)

  • 14:30 bazkaria Karrikestu elkartean

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 5 Zenbatetik 16
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing