livemarks
Komunikabideak
Nafarroako hedabideek euskara sustatzeko laguntzak banatzeko exijitu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Nafarroako hedabideen ordezkarian, Iruñean egindako agerraldianEuskararen Legea indarrean sartu zenetik hogeita bi urte beteko direnean, eta Nafarroako Gobernuak Euskarabidea sortu duen urte berean, foru administrazioak inolako laguntzarik gabe utziko ditu euren ohiko jardunean euskara erabiltzen duten Nafarroako hedabideak. Halaxe salatu dute gaur Iruñean Nafarroako hedabideen ordezkariek eta haietako asko biltzen dituen Nafarroako Topaguneak.

Azken urteotako ohiko prozedura apurtuz, eta aurrekontu murrizketa aitzakiatzat hartuta, gobernuak argitaratu ere ez du egin euskara darabilten hedabideei diruz laguntzeko deialdia, hedabide horien bideragarritasun ekonomikoa kinka larrian jarriz.

Erabakia aurrekaririk gabekoa izateaz gain, Euskararen Legea bera ere urratzen du. Izan ere, lege horrek bere 3. Tituluan dio, Administrazio Publikoen zeregina dela “hedabideetan euskararen presentzia sustatzea”, eta horretarako, “laguntza ekonomiko eta materiala” bideratuko duela hedabideek euskara erabil dezaten ohiko jardunean eta progresiboki. Hitz horietan ere inplizituki onartzen denez, hedabideek ekarpen garrantzitsua egiten diote Nafarroako gizarteari: euskararen normalizazio prozesuan funtsezko lana egiteaz gain, gizartea trinkotzeko eta auzoak benetako komunitate bihurtzeko tresna ezin hobea dira hedabideok.

Kontuan hartu behar da 2008ko aurrekontuetan Euskarabideak, Euskararen Nafar Institutuak, 310.000 euroko diru kopurua duela aurreikusia helburu horretarako, baina, itxura guztien arabera, azkenean gauzatu gabe geldituko dela. Jokabide horrek ezbehar larriak ekarriko dizkie hedabide guztiei, eta bereziki euskara hutsez dihardutenei. Hedabideok adierazi dutenez, diru sarrera hori “aurreikusita” zuten urteko aurrekontua berdindu ahal izateko eta “hartu gabe geldituz gero, begibistan den defizita ekartzeaz aparte, euskarazko hedabide askoren etorkizuna kolokan jartzen du”.

Hedabideentzat %100eko murrizketa

Nafarroako hedabideen ordezkariek azaldu dutenez, ulertzen dute egoera ekonomikoa ez dela ona, eta horri aurre egiteko ahalegina egin behar dela. Hala ere, zorrotz salatzen dute foru aurrekontu osoaren murrizketa %4koa izan den bitartean, euskararena %17koa eta hedabideena %100ekoa izatea.

Gogora ekarri dute, halaber, saileko diru kopuruaren bilakaera Aurrekontu Orokorraren batez bestekoarena baino “nabarmen txikiagoa” izan dela azken urteotan. Gauzak horrela, kopuru hori aurten “kolpe batez osorik kendu izana erabat onartezina dela” azpimarratzen dute: “diru partida hori geurea da berez, eta ez dugu onartuko egun batetik bestera kentzea”.

Amaitzeko, Nafarroako tokiko hedabideek eskaera zehatza egin diote gobernuari: legeak agintzen duena bete eta lehenbailehen egin dezala hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntza deialdia, eta bana dezala berez hedabideoi dagokion 310.000 euroko diru-poltsa hori.

Diru-laguntzen bilakaera 1999-2007

 

Laguntzen bilakaera
 
Garbiñe Petriati, Bierrik elkarteko arduraduna, Euskadi Irratiko Mezularia saioan auziaren berri ematen:
 
 
..eta kitto! aldizkaria, Eibarren irakurriena PDF fitxategia Inprimatu E-posta

...eta kitto! aldizkariaren ezagutza eta irakurtzeko ohituraEibarko ...eta kitto! Euskara Elkarteak jendaurrean aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzaren HEHOBA deialdiko diru-laguntzaz egindako irakurleen azterketaren emaitzak.

Elkarteko kideek beraiek zein ikerketa egin duen AZTIKER ikerketa enpresako arduradunek nabarmendu dutenez, emaitza horiek oso positiboak izan dira orokorrean, eta aldizkaria indartsu dagoela erakusten dute argi eta garbi. Eibarko euskarazko astekariak 14.000 irakurle ditu astero, batez beste, eta esan daiteke herriko euskaldun guztiek irakurtzen dutela. 

Harrigarriena, alabaina, erdaldunen arteko sarbide maila da. Eibartar erdaldunen artean ere, bostetik batek irakurtzen du aldizkaria. Guztira, herritarren erdiak baino gehiago (%56,6) dira astekariaren irakurle. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, astekariaren webgunean bertan dago eskuragarri.

Topaguneak koordinatuta, ...eta kitto! eta Aikor! aldizkarien irakurleen azterketak egin izan dira 2007-2008 ikasturtean, Jaurlaritzaren HEHOBA diru-laguntza deialdia aprobetxatuz. Une hauetan, antzeko ikerlanak prestatzen ari gara Topagunearen bazkide diren beste zenbait tokiko hedabiderekin. Horrela, behin informazio nahikoa jasoz gero, euskarazko tokiko prentsaren sektorearen argazki zehatza izango dugu, aurrera begira jarraitu beharreko bidea zehazten hasi ahal izateko.

 

 
Tokiko hedabideen lan poltsa martxan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Tokiko hedabideen lan poltsa Topagunearen Hedabide Sailaren aurtengo egitasmoen artean, Tokiko Hedabide federatuontzako lan poltsa sortzea zegoen. Lan poltsa horretan, gure hedabideotan lan egiteko prest egon daitezkeen lagunen fitxak izango ditugu: kazetariena bereziki, baina baita argazkilari, administrari, maketatzaile, komertzial eta abarrena.

Zerbitzua martxan dago jadanik, eta funtzionamendua nahiko erraza da:

Hautagaiek egin beharrekoak:
-Topagunearen web orrian aurkituko duen PDF formularioa jaitsi eta bete (artxiboan bertan idaz daiteke, Word dokumentu bat balitz moduan). Formularioa dokumentazio atalean dago, Hedabideen karpetan.
-Formularioa, kurrkulumarekin batera, Topagunera bidali (bertan agertzen dira helbideak).
-Listo. Fitxa jasotzean, konfirmatu egingo diogu, eta bi urtez izango dugu kontsultagarri.

Hedabideek egin beharrekoak:
-Langileren bat behar izanez gero, Topagunearen Hedabide Sailarekin kontaktatu, telefonoz zein e-mailez (behean dituzue kontaktatzeko bideak).
-Azaldu zer nolako profila behar duzuen eta guk egingo dugu bilaketa lan poltsan. Zuen beharrekin bat datorren hautagairik aurkituz gero, haren fitxa eta kurrikuluma helaraziko dizkizuegu zuek baloratzeko.

Informazio gehiago behar izanez gero, Topagunearen webguneko Hedabideen atalean aurkituko duzue.
 
Tokiko Hedabideen Lan Poltsa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

aldizkariak

 

Topagunearen bazkideen artean 42 tokiko hedabide kudeatzen dituzte: 35 aldizkari, bost irrati eta bi telebista. Denak ere hurbileko informazioaren esparruan mugitzen dira, eskualdeko edo herriko albisteak landuz. Gertukotasunak aukera aparta eskaintzen du irakurle / ikus-entzulearekiko zuzeneko harremana izateko eta, batez ere, zuzen-zuzeneko kazetaritza egiteko. Hedabide handietan hain ohikoa den prentsa ohar eta prentsaurreko bidezko funtzionamendua hutsaren hurrengoa da tokikoetan, eta kazetariak etengabe aritu behar du albistearen bila: jendearekin hitz egin, bateko eta besteko iritziak jaso eta kontrastatu... primerako eskola direla esan daiteke, beraz, benetako kazetari sena dutenentzat.

Tokiko hedabideon lana errazteko asmoz, haien langile beharrei erantzuteko lan poltsa eratu du Topagunearen Hedabide Sailak. Sarritan aldi baterako zein epe luzerako langileak behar izaten dira hedabideotan, haien jardueraren esparru guztietan: kazetaritzan, noski, baina baita diseinuan, maketazioan, argazkilaritzan, administrazioan, komertzial lanetan, publizitate alorrean, ikus-entzunezkoen alor teknikoan...

Lan-poltsan izena ematea oso erraza da:

  1. Jaitsi zure ordenagailura dokumentazio atalean aurkituko duzun fitxa, eta bete zure datuekin. (Fitxa bete ahal izateko Adobe Reader 8 beharko duzu).
  2. Eskabide orriarekin batera, bidali zure kurrikuluma bertan aurkituko duzun posta elektronikora.
  3. Listo! Zure datuak lan poltsa osatzeko propio sortutako datu-base batean sartuko ditugu1, eta bi urtez mantenduko ditugu bertan. Hedabideren batek langile beharra duela adierazten digunean,behar horiek lan poltsako fitxekin konparatuko ditugu eta bat datozen hautagaien fitxak helaraziko dizkiogu hedabideari, aukeraketa egin dezan.
  4. Urte biak pasata, aukera emango dizugu zure fitxa lan-poltsatik ezabatu edo, nahi izanez gero, eguneratu eta beste bi urtez mantentzeko.

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, ez izan erreparorik gurekin harremanetan jartzeko, horretarako formularioa erabiliz.

 

1 Norberaren datuak babesteko 15/1999 Legea betez, ondokoa jakinarazten dizugu:
• Galdetegi horretan adierazten dituzun datuak fitxategi automatizatu batean gordeko ditu Topaguneak, tokiko hedabideetarako lan poltsa osatzeko.
• Topaguneak aurreko xede horretarako soilik erabiliko ditu aipatutako datuak, eta ez dizkio inola ere luzatuko horrekin zerikusirik ez duten norbanako edo entitateei.
• Eskubide osoa daukazu gure artxiboan dauden zuri buruzko datuak edozein unetan eskuratu, deuseztatu, zuzendu edota ezabatzeko. Eskubide hori gauzatzeko, eskaria egitea
besterik ez duzu, ahoz zein idatziz, ondoko helbide honetan: TOPAGUNEA. Hedabide Saila.
Arlozabal 8bis 1.C. 48220 Abadiño (Bizkaia). aldizkariak[a bildua]topagunea.org. 94 681 48 21.

 
Gaztezulok Ukan Berrikuntza Saria jaso du PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Gaztezulo aldizkariak irabazi du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lehenengoz banatu duen Ukan Berrikuntza Saria. Donostian sortutako aldizkariak 2007 urtean egindako aldaketa saritu nahi izan du epaimahaiak. Izan ere, Gaztetxulo aldizkaria izatetik Gaztezulo izatera pasa da urte honetan eta aldizkari berritua parte hartzea eskaintzen duen webgunearekin osotu dute sustatzaileek.

 

 

 

Donostian sortu zen Gaztetxulo aldizkaria 90. hamarkadaren bukaeran. Lehen urteetan Irutxulo aldizkariaren barruko orrialde berezitu modura sortu zena, Donostian Irutxulorekin batera banatzera pasa zen 1999an. Hurrengo urtean (2000) Gaztetxulo izenarekin Euskal Herri osoko gazteen artean banatzen hasi ziren.

2007 urtean urrats garrantzitsua eman du Donostiako Komunikabideak-ek Gaztezulo aldizkaria eta www.gaztezulo.com webgunea sortuz. Zorionak Gaztezuloko lantalde guztiari!

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 9 Zenbatetik 16
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing