livemarks
Komunikabideak
Tokiko Hedabideen Lan Poltsa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

aldizkariak

 

Topagunearen bazkideen artean 42 tokiko hedabide kudeatzen dituzte: 35 aldizkari, bost irrati eta bi telebista. Denak ere hurbileko informazioaren esparruan mugitzen dira, eskualdeko edo herriko albisteak landuz. Gertukotasunak aukera aparta eskaintzen du irakurle / ikus-entzulearekiko zuzeneko harremana izateko eta, batez ere, zuzen-zuzeneko kazetaritza egiteko. Hedabide handietan hain ohikoa den prentsa ohar eta prentsaurreko bidezko funtzionamendua hutsaren hurrengoa da tokikoetan, eta kazetariak etengabe aritu behar du albistearen bila: jendearekin hitz egin, bateko eta besteko iritziak jaso eta kontrastatu... primerako eskola direla esan daiteke, beraz, benetako kazetari sena dutenentzat.

Tokiko hedabideon lana errazteko asmoz, haien langile beharrei erantzuteko lan poltsa eratu du Topagunearen Hedabide Sailak. Sarritan aldi baterako zein epe luzerako langileak behar izaten dira hedabideotan, haien jardueraren esparru guztietan: kazetaritzan, noski, baina baita diseinuan, maketazioan, argazkilaritzan, administrazioan, komertzial lanetan, publizitate alorrean, ikus-entzunezkoen alor teknikoan...

Lan-poltsan izena ematea oso erraza da:

  1. Jaitsi zure ordenagailura dokumentazio atalean aurkituko duzun fitxa, eta bete zure datuekin. (Fitxa bete ahal izateko Adobe Reader 8 beharko duzu).
  2. Eskabide orriarekin batera, bidali zure kurrikuluma bertan aurkituko duzun posta elektronikora.
  3. Listo! Zure datuak lan poltsa osatzeko propio sortutako datu-base batean sartuko ditugu1, eta bi urtez mantenduko ditugu bertan. Hedabideren batek langile beharra duela adierazten digunean,behar horiek lan poltsako fitxekin konparatuko ditugu eta bat datozen hautagaien fitxak helaraziko dizkiogu hedabideari, aukeraketa egin dezan.
  4. Urte biak pasata, aukera emango dizugu zure fitxa lan-poltsatik ezabatu edo, nahi izanez gero, eguneratu eta beste bi urtez mantentzeko.

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, ez izan erreparorik gurekin harremanetan jartzeko, horretarako formularioa erabiliz.

 

1 Norberaren datuak babesteko 15/1999 Legea betez, ondokoa jakinarazten dizugu:
• Galdetegi horretan adierazten dituzun datuak fitxategi automatizatu batean gordeko ditu Topaguneak, tokiko hedabideetarako lan poltsa osatzeko.
• Topaguneak aurreko xede horretarako soilik erabiliko ditu aipatutako datuak, eta ez dizkio inola ere luzatuko horrekin zerikusirik ez duten norbanako edo entitateei.
• Eskubide osoa daukazu gure artxiboan dauden zuri buruzko datuak edozein unetan eskuratu, deuseztatu, zuzendu edota ezabatzeko. Eskubide hori gauzatzeko, eskaria egitea
besterik ez duzu, ahoz zein idatziz, ondoko helbide honetan: TOPAGUNEA. Hedabide Saila.
Arlozabal 8bis 1.C. 48220 Abadiño (Bizkaia). aldizkariak[a bildua]topagunea.org. 94 681 48 21.

 
Gaztezulok Ukan Berrikuntza Saria jaso du PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Gaztezulo aldizkariak irabazi du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lehenengoz banatu duen Ukan Berrikuntza Saria. Donostian sortutako aldizkariak 2007 urtean egindako aldaketa saritu nahi izan du epaimahaiak. Izan ere, Gaztetxulo aldizkaria izatetik Gaztezulo izatera pasa da urte honetan eta aldizkari berritua parte hartzea eskaintzen duen webgunearekin osotu dute sustatzaileek.

 

 

 

Donostian sortu zen Gaztetxulo aldizkaria 90. hamarkadaren bukaeran. Lehen urteetan Irutxulo aldizkariaren barruko orrialde berezitu modura sortu zena, Donostian Irutxulorekin batera banatzera pasa zen 1999an. Hurrengo urtean (2000) Gaztetxulo izenarekin Euskal Herri osoko gazteen artean banatzen hasi ziren.

2007 urtean urrats garrantzitsua eman du Donostiako Komunikabideak-ek Gaztezulo aldizkaria eta www.gaztezulo.com webgunea sortuz. Zorionak Gaztezuloko lantalde guztiari!

 

 
Gaztetxulo aldizkaria Gaztezulo bihurtuko da apiriletik aurrera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Sei urte pasatxoko ibilbidearen ondoren, goitik behera berrituta datorkigu GAZTETXULO aldizkaria. Kanpotik eta barrutik eraberrituta, izena eta izana aldatuta, etapa berri bati ekin dio gazteei zuzend...
 
Begitu aldizkariak kazetaria behar du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Arratiako BEGITU aldizkariak kazetari bat behar du erredaktore lanak egiteko. Kurrikulumak azaroaren 24a baino lehen bidali behar dira Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera, edo bestela, posta arruntaz, o...
 
Aldizka kalean da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Herri komunikabideen gehigarri berria da Aldizka eta lehen zenbakia kalean da asteburu honetatik aurrera. Aldizka gai monografikoak landuko dituen aldizkaria da, argitaratzen den aldiro gai ezberdin b...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 11 Zenbatetik 17
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing