| Arlo guztietako lagunak [k]Asteon[/k]i ongietorria ematen |
|
|
|
|
[+t]Hainbat[/+t] arlotako jendea bildu da [k]Asteon[/k] telebista-astekariaren aurkezpen-ekitaldian. Bilboko Domine hotelean eginiko ekitaldi horretan aurkeztu dute Herri K...
Hainbat arlotako jendea bildu da Asteon telebista-astekariaren aurkezpen-ekitaldian. Bilboko Domine hotelean eginiko ekitaldi horretan aurkeztu dute Herri Komunikabideak Kooperatiba Elkarteko kideek ofizialki Asteon, hainbat arlotako pertsonak lagun dituztela. Bildutakoen artean Topaguneko eta bertan federaturiko euskara elkarte eta tokiko hedabideetako lagunak izan dira nagusi, baina erakundeetako ordezkariak ere ez dira falta izan: Eusko Jaurlaritzako Patxi Goenaga eta Bizkaiko Foru Aldundiko Belen Greaves eta Gotzon Lobera, besteak beste. Politika-munduari beha jarrita, EAJko Josune Ariztondo eta Markel Olano, Aralarreko Mikel Basabe eta Joseba Azkarraga, EAko Josu Erkiaga eta Eukene Bengoa eta IU-EBko Mikel Arana eta Martin Calvo agertu dira Dominen, beste batzuen artean; han ziren halaber EITBko Jon Artano, Pedro Mari Goikoetxea, Joseba Iriondo zein Maider Egues (ekitaldiaren gidaria), Argiako Kike Amonarriz, Deiako zuzendariorde Juan Carlos Latxaga, EKTSAko Joan Mari Larrarte, Kontseiluko buru Xabier Mendiguren Bereziartu, SPRIko prentsa arduradun Jasone Aretxabaleta, Athleticeko Jose Angel Iribar, AEK-ko Joxe Leon Otaño, ELA, LAB, EHNE, Hiru eta ESK sindikatuetako ordezkaritza zabala, Robles-Arangiz fundazioko zuzendari Fernando Iraeta, Topaguneko lehendakari Joxemari Muxika... Herri Komunikabideak Kooperatiba Elkarteko Alberto Agirreazaldegi, Jaurlaritzako Patxi Goenaga, Aldundiko Belen Greaves eta Asteoneko Jasone Osororen berben ostean, Aizpea Goenaga aktore ezagunak telebistari buruzko monologo umoretsua eskaini die bertaratutakoei; ekitaldiari errematea jartzeko, azkenik, Four Friends bilbotar taldearen jam-sessionaren txanda iritsi da, gonbidatuak kontu-kontari (eta kanape-janean) ari zirela. Gogoratu Asteon ostiralero kaleratzen dela; Topagunean federaturiko tokiko aldizkariekin batera banatzen da hainbat bazterretan; Hego Euskal Herriko hiriburuetan, berriz, AEK eta IKAren euskaltegietan eta zenbait merkataritza-gune handitan eskura daiteke. Uneotan Topaguneak eta zortzi tokiko aldizkarik osatzen dute Asteon argitaratzen duen enpresa (Herri Komunikabideak Kooperatiba Elkartea), eta geroz eta tokiko aldizkari gehiago dabil bertako bazkide bihurtzekotan. |