| Elgoibar eta Mendaron ez dago BARREN astekaria ezagutzen ez duenik |
|
|
|
|
Iaz Aikor! eta ...eta Kitto! aldizkariek hasitako bideari jarriki, Elgoibarko Izarra kultur elkarteak BARREN astekariari buruzko ikerketa egin du. Batetik, BARREN astekariaren irakurleen perfila ezagutzea zen helburua, eta, bestetik, herritarren iritziak jaso nahi izan ditu elkarteak.
Lan hori egiteko 15.000 euroko diru-laguntza eman dio Eusko Jaurlaritzak elkarteari. Ikerketa lanak hiru zati izan ditu:
Ikerketaren emaitzek berretsi egiten dute iazkoetan nabarmentzen ziren joerak, eta argi erakusten dute euskarazko tokiko prentsak duen irismen eta onarpen zabala. Emaitzen laburpena joan den ostiraleko alean laburbildu dituzte BARREN astekarian, azpian ikus daitekeen gehigarrian. Azterketaren emaitzen txosten osoa ere eskuragarri jarri dute sarean.
|