Eskualde-bilerak, martxoan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
[+t]Topaguneak[/+t] laster burutuko ditu aurtengo eskualde-bilerak; martxoan, hain zuzen ere. Sei bilera izango dira orotara eta guztiak 18.00etan burutuko dira azpian ikus... Topaguneak laster burutuko ditu aurtengo eskualde-bilerak; martxoan, hain zuzen ere.

Sei bilera izango dira orotara eta guztiak 18.00etan burutuko dira azpian ikus ditzakezuen egun eta lekuetan: Martxoaren 1ean Andoainen, Topagunearen egoitzan (Extremadura Kalea 7zkia.). Martxoaren 2an Durangon, Pinondo Kultur Etxean. Martxoaren 3an Gasteizen, Geu Elkartearen egoitzan. Martxoaren 8an Eibarren, Euskadiko Kutxako aretoan. Martxoaren 9an Bilbon (zehaztuko dugu lekua aurrerago). Martxoaren 10ean Atarrabian, Karrikaluze Elkartearen egoitzan (Ribed Parkea 1 behea.

Frontoi zaharraren eta plaza zaharraren ondoan, udaletxearen atzean). Bileretan jorratuko dugun gai-zerrenda, bestalde, honako hau da: 1.- 2004ko kudeaketa planaren aurkezpena (bilera aurretik helaraziko dizuegu). 2.- Bestelako gaiak (elkarteen proposamenak). Gogoratu, amaitzeko, bilerok euren funtzioa bete dezaten ezinbesteko dela elkarteek erantzutea eta jendeak parte hartzea.
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing