| Espainiako Aldizkako Argitalpenen Editore Txikien 1. Kongresuan izan da Topagunea |
|
|
|
|
Espainiako Aldizkako Argitalpenen Editoreek antolatutako 1. Kongresuan izan da Topagunea, otsailaren 23tik 25era, Salamankan. "Hizkuntza koofizialetan kaleratutako aldizkako argita...
Espainiako Aldizkako Argitalpenen Editoreek antolatutako 1. Kongresuan izan da Topagunea, otsailaren 23tik 25era, Salamankan. "Hizkuntza koofizialetan kaleratutako aldizkako argitalpenen errealitatea" izeneko mahai-inguruan parte hartu zuen Goienkariko diseinu arduradun Goio Aranak. Goiok Topagunearen berri eman eta Goienkariko eredua azaldu zuen. Goienkariak, gainera, 2004ko diseinu aipamen jaso zuen. Europan zabaltzen hasi diren doako egunkariak, medio-agentzien lehia eta teknologia berrien aukerak izan ziren gai nagusiak. Han entzundakoaren berri emateko mintegi bat antolatuko du Topaguneak uztailean. |