livemarks
Euskal Herriko I. Graffiti Lehiaketa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
[+t]G[/+t]azteek kultur jarduerak sortzeko eta bultzatzeko duten baliabide eskasia dela-eta, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren Gazte Sailak, erakunde ezberdinekin elkar... Gazteek kultur jarduerak sortzeko eta bultzatzeko duten baliabide eskasia dela-eta, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren Gazte Sailak, erakunde ezberdinekin elkarlanean, kultur jarduerak sustatzeko sariketa jarri du martxan asteburuetan.com gazte programaren barnean. Gazte Sortzaile Sariak lehiaketaren helburua ondoko puntuetan laburbiltzen da: · Gazteen berezko izaera sortzailea eta ekoizpen artistikoa sustatzea eta gizartaratzea. · Gazteek kultur jarduerak sortzeko baliabideak eskaintzea. 2004.urtean lehenengo Gazte Sortzaile Sariak lehiaketa burutuko da, ondoko gai eta oinarriekin: LEHIAKETA Graffiti lehiaketa BALDINTZAK· 15 urtetik gorako Euskal Herriko gazte euskaldunek parte hartu ahal izango dute. · Bakarkako nahiz taldekako parte-hartzea onartzen da.

Taldeak gehienez hiru lagunek osatuak izango dira. · Teknika librea izango da. · Euskara izango da gaia. · Lana originala, norberak sortua izan behar da eta ezin izango da beste lehiaketa batera eroandako obrarik aurkeztu. · Graffitiaren marrazki-zirriborroa DIN A3 formatuan eta koloreetan aurkeztuko da.

Marrazki-zirriborroan gaia, diseinua, koloreak eta originaltasuna balioetsiko dira. · Gerta daiteke marrazkia lehiaketatik kanpo gelditzea, edo horma zatia esleitzea.

Horma zatia esleitu zaien marrazkiak graffitian egingo dira eta horiek izango dira 2004ko urriaren 2an goizeko 10etatik aurrera Mendaron (Gipuzkoa) elkarrekin lehiatuko direnak. · Graffitiak paretan egiteko lehiakide bakoitzari beharrezkoa duen oinarrizko materiala emango zaio.

Hamar horma zati esleituko dira eta horien arteko lehiatik lau sari banatuko dira.

Esleituko diren pareten tamaina 6m x 2m ingurukoak izango dira. SARIAK 1.200€ko lau sari banatuko dira: 1.-Teknika egokiena erabili duen graffitiari 2.-Gaia ondoen islatu duen graffitiari 3.-Koloreen erabilpen onena duen graffitiari 4.-Graffiti original eta freskoenari ESKABIDEAK Marrazki-zirriborroak 2004ko uztailaren 30etik aurrera eta irailaren 25a baino lehen ondoko helbidean aurkeztu behar dira: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa Arlozabal 8 bis.

1C 48220 Abadiño/ Bizkaia. INFORMAZIOA Parte-hartzaileak lanarekin batera gutunazal baten barnean ondoko datuak eman beharko ditu: -Obraren izena edo titulua -Erabili izan den kolore eta kolore-gamaren deskribapena -Egilearen izen-abizenak.

Taldeen kasuan, taldeko kide bakoitzaren izen-abizenak. -Nortasun Agiriaren fotokopia.

Taldeen kasuan, taldeko kide bakoitzaren datuak. Gutun-azalean “Gazte Sortzaile Sariak 2004” baino ez da adieraziko.

Behin lan guztiak jaso ondoren, pareta zatien esleipena egingo du epaimahaiak.

Esleipenaren emaitzak garaiz jakinaraziko dira.

Lehiaketa 2004ko urriaren 2an (larunbata) burutuko da Mendaron (Gipuzkoa), jaialdi batekin batera.

Sari-banaketa egun eta toki beretan egingo dira. ESLEIPEN PROZEDURA Ebaluaketa-batzorde bat osatuko da aurkeztutako lanak aztertu eta adjudikazio-proposamena egiteko.

Ebaluaketa-batzordea lehiaketaren erakunde antolatzaile eta laguntzaileetako ordezkariek eta gaian adituek osatuko dute. OHARRA Informazio gehiago lortu edota zalantzak argitzeko, ondoko zenbaki eta helbidera jo: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa / Gazte Saila / 946215116 edo gazteak@topagunea.com
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing