| Euskalkiari buruzko mintegia ekainean |
|
|
|
|
[+t]Gaiaren[/+t] inguruan zegoen kezka ikusita, euskalkiari buruzko mintegia eratzea erabaki du Topaguneak. Izan ere, elkarte eta hedabideak tokian tokikoak direnez, asko d...
Gaiaren inguruan zegoen kezka ikusita, euskalkiari buruzko mintegia eratzea erabaki du Topaguneak. Izan ere, elkarte eta hedabideak tokian tokikoak direnez, asko dira uste dutenak tokikotasun hori azpimarratzeko merezi duela aldizkarian, edo karteletan, edo gutunetan edo dena delakoetan euskalkiari leku egitea. Gertatzen dena da horrelakoetan sarritan ez dugula jakiten zein eredu jarraitu, ez dugula jakiten ea berba egiten den moduan idatzi behar den, edo batuan, edo zati bat batuan eta bestea euskalkian, eta, euskalkian idazten hasita, eredua ere ez dugu garbi-garbi izaten... Hori guztiori argitu eta Mendebaldeko euskalkiaren mugetan sartzen diren hedabide zein elkarteentzako (baita gaian sakondu gura duten gainerakoentzako ere, bistan denez) eratu dugu mintegia, eredu jakin bat proposatu eta berorren gainean eztabaidatzen hasteko, tokiko hedabideen egungo hizkuntza-ereduak aztertzeko, eskualde bakoitzerako aldaera posibleak ikertzeko... Mintegia saio bitan burutuko dugu Abadiñoko kultur etxean, ekainaren 11 eta 18an, eta Xabier Amuriza izango da saioon gidaria. Programa, berriz, honako hau: Ekainak 11 · Zergatik euskalkia? · Euskalkia bai, baina nola? · Arazo nagusiak · Galdera eta debateak · Bakoitzaren zalantzak aurkeztea Ekainak 18 · Bakoitzaren zalantzak planteatu · Eredu ezberdinak · Irtenbideak: aldizkari bakoitzarentzako aldaera posibleak Mintegia doan izango da, eta izen-emateko epea zabalik dago. Interesik baldin badaukazue, deitu lehenbailehen 94 621 58 05 telefonora edo helbide honetara idatzi: prestakuntza@topagunea.com. Izena emateko azken eguna maiatzaren 28a da. |