| Film laburren zirkuitua, aurten bai |
|
|
|
|
[+t]Iaz[/+t], azken orduan sorturiko finantziazio-arazoa zela medio, ezin izan genuen burutu jada prest geneukan film laburren zirkuitua. Hala ere, maiatzean berriro ha...
Iaz, azken orduan sorturiko finantziazio-arazoa zela medio, ezin izan genuen burutu jada prest geneukan film laburren zirkuitua. Hala ere, maiatzean berriro hasi ginen lanean, Kimuak izeneko egitasmoa kudeatzen duen Donostiako Kultura Patronatuarekin, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin eta zine-egileekin bilerak egiten, eskaintza zehazten eta aurrekontuak negoziatzen, 2004ko ekitaldia arazo barik eskaini ahal izateko. Ahaleginak bere fruituak eman ditu, eta 2004ko martxoaren 3an hasita apirilaren 2a bitartean ikusi ahal izango dira, euskara elkarteek eskainita, guztira ordu beteko proiekzioa osatuko duten bost film laburrak. Esan beharra dago, gainera, iaz 19 elkartek adierazi zutela interesa; aurten, aldiz, 22 herritan izango dira ikusgai film laburrak (3 herri gehiago, beraz). Saio bakoitzean ikusi ahal izango diren bost filmak honako hauek dira: · Belarra – 10’ – Koldo Almandoz · Topeka – 3`30’’ – Asier Altuna · Basurdea – 14’ – Ane Muñoz · Terminal – 12’ – Aitzol Aramaio · Dortoka Uhartea – 15’ – Maru Solores Bostak ere 2002an ekoiztutakoak dira eta ordutik hona mundu osoko hainbat jaialdi eta erakustalditan hartu dute parte, horietako askotan sariak eta aipamen bereziak jaso ere jaso dituztela. Hona zein den aurtengo zirkuituaren egutegi zehatza: EGUNA HERRIA ANTOLATZAILEA Martxoak 3 Hernanin Dobera 3 Oion Ttiki-Ttaka. 4 Deba Zuhatza 5 Erandio Berbots 12 Balmaseda Berbetan 12 Soraluze Pil pilean 12 Mutriku Karenka 13 Getxo Bizarra Lepoan 13 Altsasu Bierrik 17 Santutxu Asapala 17 Ermua Euskal Birusa 24 Etxarri-Aranatz Bierrik 24 Durango Berbaro 25 Areatza Ganoraz 25 Deustua Berbaizu 26 Azkoitia Maxixatzen 26 Luiaondo Hogeitalau Apirilak 1 Irun Irun iruten 1 Atarrabia Karrikaluze 1 Oñati Laixan 2 Irurtzun Bierrik 2 Arrasate A E D Martxoan abiatuko da, beraz, Topaguneko kide diren euskara elkarteek antolaturiko beste kultur zirkuitu hau; hurrengo urteetan ere jarraituko du eta Kultur Errotaren osagarri izango da. |