livemarks
Graffiti lehiaketaren finala, Mendaron PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Honezkero jakinaren gainean izango zarete: Topagunearen Gazte Sailak Euskal Herriko I. Graffiti Lehiaketa antolatu du (webgune honetan bertan daukazue lehiaketaren oinarriei buruzko inform... Honezkero jakinaren gainean izango zarete: Topagunearen Gazte Sailak Euskal Herriko I.

Graffiti Lehiaketa antolatu du (webgune honetan bertan daukazue lehiaketaren oinarriei buruzko informazio gehiago).

Lehiaketa horren finala urriaren 2an jokatuko da Mendaron.

Aldaketak izan ahal diren arren, ondoko egitaraua aurreikusten da egun horretarako: 10:00-17:00 Euskal Herriko I.

Graffiti Lehiaketaren finala.

Lehiaketan pareta lortu duten gazteek, herriko hainbat guneetan beraien obra burutuko dute. Espainiar estatuko graffitilari ezagunek graffiti erakusketa egingo dute, herriko fatxada bat margotuta.

Graffitilarien artean honako hauek izango dira, besteak beste: Okuda, SLK, Okuda, Dibo... Denbora-tarte horretan publiko orokorrarentzat ondoko tailerrak zabalduko dira: -Graffiti tailerrak: ikusleak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango du. -Scratch eta DJ tailerra: musika pintxatu, nahastu eta scratchak egiteko teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango du ikusleak. -Musika ordenagailu bidez.

egiteko tailerra: ordenagailuan musika nola egiten den ikasi eta praktikan jartzeko aukera izango du ikusleak. -Perkusio tailerra: perkusioaren oinarrizko ezagutza ikasi eta praktikan jartzeko aukera izango du ikusleak. -Break-dance tailerra: gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknikak erakutsi eta praktikan jartzeko aukera izango du ikusleak. 17:00 Sari-banaketa. 17:30 Erakustaldiak: -DZren musika erakustaldia -Scratch erakustaldia -Skate eraskustaldia -Perkusio erakustaldia -Break-dance erakustaldia 18:00 MAK taldearen kontzertua (Ipar Euskal Herriko hip-hopa) 18:30ean Aritz Sound System eta DZren musika eta INTXAURBREAK dantza taldearen ikuskizuna. 19:00 Selektah Sound System-en kontzertua . DJ ezberdinen kontzentrazioa. Beraz, apunta ezazue egun hau zuen agendetan, merezi du-eta.
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing