| [k]Asteon[/k]en lehen zenbakia, kalean |
|
|
|
|
[+t]Kalean [/+t]da jada [k]Asteon[/k] astekariaren lehen zenbakia. Telebista-aldizkaria da [k]Asteon[/k]...
Kalean da jada Asteon astekariaren lehen zenbakia. Telebista-aldizkaria da Asteon, eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren eta tokiko zenbait hedabideren ekimenez gauzaturiko egitasmoa da. Abadiñon dauka egoitza, eta Jasone Osoro idazle eta kazetaria du zuzendari. Asteonen 0 zenbakia Durangoko azokan banatu zen joan den abenduaren 5ean; datorren ostiralaz geroztik, berriz, astero-astero diseinu koloretsua, testu irakurterrazak eta kolorez beteriko 48 orrialde dauzkan aldizkaria doan banatuko da Euskal Herriko 75.000 etxetan. Urtebeteren buruan, gainera, 100.000 ale inguruko botaldira iristea da eragileen asmoa. Datuek erakusten duten moduan, euskarazko kazeta batek sekula izaniko zabalkunderik handiena izango du Asteonek. Astekari tematiko honek irakurleak entretenitzea du xede, informatzaile, erabilgarri eta kritiko izateaz gain; hamaika atal landuko ditu horretarako: magazina, erreportajeak, elkarrizketak, iritziak, generokako lanketa (telesailak direla, zinema dela...), telebista-programazioa eta abar. Ipar zein Hego Euskal Herrian ikus daitezkeen kate nagusien kontuak aletuko ditu batik bat. Aurkezpen jaia, martxoaren 4an Euskarazko kazetaritzan mugarri garrantzitsu izango den aldizkari honen jaiotza ospatzeko, berriz, jendaurreko ekitaldia izango da datorren astean Bilbon. Bizkaiko hiriburuko Gran Hotel Dominen da hitzordua, martxoaren 4an eta 19.00etan hasita. Euskal gizarteko 150 gonbidatu inguru elkartuko da bertan, esparru oso desberdinetako pertsonak tartean direla: telebista-aurkezle zein aktoreak, kirolariak, enpresaburuak, musikariak, erakundeetako ordezkariak eta euskalgintzako lagunak, besteak beste. Edozelan ere, Asteoni buruz gauza gehiago jakin gura izanez gero, zuzendaritza.asteon@topagunea.com helbidera idatzi edota 94 621 84 93 zein 94 621 81 61 telefonoetara dei dezakezue. |