livemarks
[k]Asteon[/k]i buruzko iritzi-artikulua [k]Berria[/k]n PDF fitxategia Inprimatu E-posta
[+t]Mikel [/+t] Irizarrek [k]Asteon[/k] eta euskarazko komunikazio-esparrua ahotan hartuta "[k]Asteon[/k] eta amarauna" izeneko iritzi-artikulu interesgarria idat... Mikel Irizarrek Asteon eta euskarazko komunikazio-esparrua ahotan hartuta "Asteon eta amarauna" izeneko iritzi-artikulu interesgarria idatzi zuen pasa den otsailaren 14an Berrian.

Bertan, besteak beste, euskarazko komunikazio-esparrua amaraun gisan egituratzea proposatu zuen, modu honetan proposatu ere: "Amaraunak badu erdigunea, zentroa, eta honen inguruan antolatzen dira zirkuluak, ugariago hurbilean, bakanago zentrotik urrundu ahala.

Gure informazio sarea horrela antolatzen badugu, gehiago jakingo dugu gehien inporta zaigunaz, hurbilenekotik hasita.

Gero, hari erradialek lotuko gaituzte urruneko edozein tokirekin, haiek gure berri izan dezaten eta guk haiena.

Horrela jokatuta, sendo iraungo du gure komunitate zentzuak, eta posible izango dugu iraupena».

Irizarren irudiko, "ekimen zatikoek" osatzen dute euskarazko komunikazio-esparrua, "izan publikoak, gizartetik sortuak edo talde mediatiko handienak." Bere ustez, "ez dago diseinu adosturik edo antolakuntza bateraturik, eta sarri lehia gailentzen zaio elkarlanari.

Ez dituzte behar adina atxikitzen balizko kontsumitzaileak eta, horrela, ipotx dira euskarazko hedabideak gaztelaniazkoen aldean.

Euskaradunen komunitateak falta du amaraunaren gisan antolatutako sare autozentratua, informazioa mailakatzeko hurbiltasunaren arabera, hobeto ezagutzeko hurbilekoa gehien eragiten diona urrunekoa baino." Haatik, Irizarren iritziz, badira ekimenak eta eragileak lanari ekin diotenak.

Topagunea eta Asteon aipatzen ditu berak adibide moduan: "Euskara elkarteen eta aldizkarien federazioak nahi ditu bateratu euskararen komunitateak dituen toki hedabide ugariak.

Guztien artean osa dezaten sare autozentratuaren oinarria eta sustraia, hurbileko informaziotik hurbilen aritzeko tresna.

Horren gainean posible litzateke eraikitzea sare osoa, hedabide handiagoekin lankidetzan.

Bide honetan, Topaguneak kaleratuko du otsailaren 26an Asteon, telebistaren gaineko astekaria.

Doan banatuko da, eta 75.000 ale botako ditu, euskaraz inoizko tiradarik handiena.

Kooperatiba sortu dute horretarako hainbat elkartek, eta bildu dituzte hamar langile eta dozena bat kolaboratzaile." Helbide honetan irakur dezakezue artikulua oso-osorik: www.berria.info
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing