livemarks
Kazetaritza Kongresuan komunikazioak aurkezteko epea, zabalik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
[+t]Atari[/+t] honen erabiltzaileek dagoeneko jakingo duten moduan, datorren azaroan Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresua burutuko da Bilboko Euskalduna jauregian. Kongresuak... Atari honen erabiltzaileek dagoeneko jakingo duten moduan, datorren azaroan Euskarazko Kazetaritzaren I.

Kongresua burutuko da Bilboko Euskalduna jauregian.

Kongresuak lau egun iraungo du eta bertan, besteak beste, euskarazko kazetaritzaren liburu zuriaz, koordinazio-organoaren beharraz, albiste-agentziaz eta beste zenbait gai garrantzitsuri buruz egingo da berba. Txosten nagusiak dagoeneko eskatuta daude; haatik, txosten horiez gain, komunikazioak aurkezteko aukera ere badago.

Alegia, norberak ere bere ekarpena egin diezaiokeela Kongresuari.

Horretarako, egunero izango da komunikazioak aurkezteko tartea.

Nahi duenak 5 eta 10 orri arteko txostena aurkez dezake (gehienez, 20.000 karaktere).

Ekarpen horiek irailaren 30a baino lehen entregatu behar dira.

Komunikazioak argitara emango dira (gainerako txostenekin batera), baldin eta Kongresuko Batzorde Akademiko eta Antolatzailearen oniritzia jasotzen badute.

Kasu horietan, komunikaziogileek matrikula doan izango dute. E-posta helbide honetara bidali ditzakezue zuen komunikazioak: kongresua@euskalerria.org.

Informazio gehiago, ondoko web orrian: www.ehu.es/kongresua (laster izango da martxan). Gogoratu, bestalde, Kongresuan parte hartuko duten EHUko ikasleek aukera askeko bi kreditu baliozkotzeko aukera izango dutela.

Nafarroako Unibertsitateko arduradunei ere aukera hori emateko eskatuko zaie.
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing