Mendebaldeko euskalkiaren mintegia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
[+t]E[/+t]kainaren 11 eta 18an mendebaldeko euskalkiari buruzko mintegia egin zen Abadiñoko kultur etxean. Topaguneko teknikariez gain, 8 elkartetako 13 lagun bildu ziren ber... Ekainaren 11 eta 18an mendebaldeko euskalkiari buruzko mintegia egin zen Abadiñoko kultur etxean.

Topaguneko teknikariez gain, 8 elkartetako 13 lagun bildu ziren bertan, denek ere kezka nagusi bat zeukatela: zelan urratu euskalkiaren bidea modu horretan tokikotasuna azpimarratu eta herritarrengana gehiago hurreratzeko? Anbotoko Xabier Amurizak bustidura eta enparauez ahaztu eta euskalkiaren bizkar-hezurrari (aditza, deklinabidea, joskera, lexikoa, esamoldeak) heltzea proposatu zuen, gainerako arau txiki eta funtzionaletan batuaren bidea jarraitzea aholkatuta.

Mendebaldeko euskalkian hiru azpisistema (-ea, –ia eta –ie) identifikatu zituen berak; lehenengo biek tradizio idatzi handia daukate.

Horregatik, Amurizaren iritziz euren gainean eraiki beharko lirateke leku bakoitzerako ereduak. Gaiari buruz gogoeta egitekotan geratu ziren han bildutakoak.

Interesik balego, tokian tokiko ereduak lantzeari ekingo zaio hurrena.

Gaiari buruz informazio gehiago jaso gura izanez gero, 94 621 58 05 telefonora deitu eta Errukaneri itaundu itaundu beharrekoak.
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing