| Nafarroako Euskararen Kontseiluak euskarazko hedabideen egoera izan du aztergai |
|
|
|
|
Kezka agertu du Nafarroako Euskararen Kontseiluak euskarazko hedabideek jasaten ari diren egoeraren aurrean. Zenbait batzordekidek egindako eskaerari erantzunez euskarazko hedabideek adostutako agiria aurkeztu eta eztabaidatua izan zen atzo, ekainaren 3an, Iruñean egindako batzarrean. Agiria ez zen bozkatua izan azkenik eta, horren ordez, Euskararen Kontseiluak egoerarekiko kezka adierazi eta gutxienez 2008rako izendatutako aurrekontuaren besteko diru kopurua hedabideen artean banatua izan dadila eskatu zuten Kontseiluko kideek. Gobernuko ordezkariek euskarazko hedabideekin zabaldutako harremanaren berri eman zioten Kontseiluari, halaber.  Nafarroako hedabideek aurkeztutako agiria Nafarroako hedabideek lau ataletan banatutako agiria aurkeztu zioten Nafarroako Euskararen Kontseiluari.
Zenbait eskari eta eskaintza eginez bukatu dute agiria Nafarroako euskarazko hedabideek. Ondoko eskariak egin dituzte:
Horrekin batera, lankidetza eskaintza egin diote euskarazko hedabideetako ordezkariek Nafarroako Gobernuari. Euskararen sustapena oinarri izango duen lankidetza hori euskarazko hedabideen egoera egonkortzera zuzenduko litzateke, eta lankidetza hitzarmen batean gauzatuko litzateke. Lankidetza hitzarmen horrek ondokoak jaso beharko lituzke hedabideotako ordezkarien iritziz:
|