| Tokiko hedabideek TOKIKOM aurkeztu dute |
|
|
|
|
Baina TOKIKOM ez da asmo deklarazio hutsa, eta bere lehen fruitua gaur aurkeztutako www.tokikom.com tokiko aldizkarien agregatzailea da Tokikom.com webgune berriak TOKIKOMeko aldizkarien edizio digitaletako titularrak jaso eta batera aurkezten ditu automatikoki, Euskal Herriko tokiko errealitatearen orainkari moduko bat eratuz. Titular batean klik eginez gero, jatorrizko webgunera eramango gaitu, informazio osoa lehen eskutik jaso dezagun. Horrez gain, eskualdekako aukeraketa ere egin dezakegu, leku jakin bateko albisteak irakurri edo bertako aldizkaria zein den jakin nahi izanez gero. Webgunea gure eskaparatea ere bada nolabait, eta bertan aurki daiteke hala TOKIKOMen beraren nola aldizkari bakoitzaren inguruko informazio zehatza, kontaktatzeko modua eta abar. |